entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-03-22

KALAKAN HIRUKOA ZUZENEAN BAIGORRIN, DURANGON, BIDARTEN, BARAAINEN...

Kalakan taldearen diskoaren azala. Kalakan taldearen diskoaren azala.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Thierry Biscary, Paxkal Indo eta Jamixel Bereau musikariek osatzen dute Iparraldeko Kalakan taldea. Hemen perkusio tresnak eta ahotsak dira nagusi eta tradizioaren iturritik edaten badute ere, askoz harago eramaten dute euren musika. Datozen asteetan, Durangon, Baraainen, Bidarten... arituko dira.

Iturri zaharretik edaten dut, ur berria edaten, beti berri den ura, betiko iturri zaharretik..., Joxean Artzeren olerki horrek du Kalakan taldearen unibertsoaren ateak irekitzen.

Thierry, Paxkal eta Jamixel nortasun ezberdinekin josiak dira. Hiruek beren euskal nortasuna adierazten badute, rocka, telebista, gaurko Euskal Herria eta biharko munduaren semeak dira ere bai.
Euskaraz kantatzen dute (mikrorik gabe zuzenean) erro ezberdin horiek bereganatuz. Beren nortasuna euskararen kolorean, neurrian, aniztasunean eta hizkuntza horrek daraman musikan, oinarritzen da. Hirukoteak dioen bezala: hizkuntza, lehen musika da.
Kalakan taldeko kideek funtsezko hautuak egin dituzte: perkusioa (txalaparta, atabal, ttun ttun, pandero, hirukoteak sortu dituen danborrak danbolero, danbottiki) eta ahotsa, erritmoa eta melodia.
Esandako guztia beren lehen diskoan entzuten ahal da. Taldearen izen bera dauka eta 16 kantu biltzen ditu. ZTK eta KML zigiluek argitaratua, nortasun eta indar handiko lana da zalantzarik gabe.


KALAKAN ZUZENEAN
*** Martxoak 25, Baigorri (Nafarroa Beherea)
*** Martxoak 26, Plateruena, Durango (Bizkaia)
*** Apirilak 2, Bidarte (Lapurdi)
*** Apirilak 3, Auditorioa, Baraain (Nafarroa)
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.