entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Berriak / Kalaportu
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
entzun.eus 2019-03-01

Kalaportu

Joseba Sarrionandiaren mundu poetikoa eskenatoki gainean zuzenean

Joseba Sarrionandiaren zenbat letra ezagutzen ditugu kantu bezala?
Orain arte bi disko liburu plazaratu izan dira. 1999. urtean Txalaparta argitaletxeak eta Esan Ozenki disketxeak "Hau da ene ondasun guztia" plazaratu zuten eta iaz "Gure oroitzapenak" disko bikoitza argitaratu zuen Elkar argitaletxeak. 


Joseba Sarrionandia

Kalkulatzen da 150 kantu inguru badaudela Sarrionandiaren letrekin. Inoiz gehien kantatu den idazlea da Iurretakoa. Eta orain bere kantuekin emanaldi berezia gozatuko dugu. "Kalaportu" Joseba Sarrionandiaren lurraldea poetikoa kantuz eskainiko dute Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Ines Osinaga, Miren Narbaiza, Rafa Rueda, Dana eta Joseba Irazoki & Beñat Axiarik, Audience taldea lagutnzaile dutela.

Bilbon martxoaren 15ean egingo dute Kalaportu ikuskizunaren estreinaldia Loraldia eta Korrika kulturalaren artean.

martxoak 15 Bilboko Arriaga antzokia

martxoak 21 Gasteizko Principal antzokia

martxoak 23 Baionako antzokia

martxoak 24 Donostiako Victoria Eugenia

martxoak 28  Iruñeko Gayarre antzokia

Kalaportu

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.