entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-03-04

'Kanala', Enkore taldearen disko berria

Oihuka zigiluarekin argitaratu dute bilbotarrek euren bigarren lan luzea

Enkore taldea. Argazkia: Juan Boado. Enkore taldea. Argazkia: Juan Boado.
Enkore - Argia
Lehen diskoan irekitako bidetik darrai Errekaldeko taldeak. Hamar abesti bildu dituzte oraingo honetan eta melodiaren zerbitzura jarri.


Enkore taldea melodiari lotutako taldea da. Hardcore kaliforniarretik abiatu ziren, rocka eta punkaren arteko soinu-zubia eraikiz, baina pop zutabeetan eusten dena. Metal zertzelada batzuk ere topatu ditugu han eta hemen.
Argitaratu berri dituzten 10 abestiak lekuko. Distortsio pedala zapaldu eta disko zuzena grabatu dute Xabi Hoo (ahotsa), Aitor Gallastegi (baxua), Urtzi Iza (gitarra) eta Alvaro Olaetxea (bateria) musikariek. Maitasun adoleszentea, bizipenak eta sentimenduak edota grinatsu eta ilusioz aurrera ekiteko letrek osatzen dute euren unibertsoa.

KANTU ZERRENDA
01. Abiadura bizian
02. Izaren artean
03. Gaizkide gara
04. Gau alaiak Vs. goiz goibelak
05. Airea
06. Begiak itxi
07. Ni neu
08. Ozen oihukatu
09. Deasgertu
10. Gure ondoan


bidali zure berria Bidali zure berria
APUNTEA

Errekalde auzoko (Bilbo) Enkore taldeak 2011ko Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuen. Jarraian, Faktore komunak (Baga-Biga) lehen disko luzea grabatu zuten.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.