entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! erredakzioa 2014-01-22

Kashbad taldea berriz ere martxan

Hala adierazi dute euren facebook-eko profilean

Kashbad, abesti berriak prestatzen ari da. Kashbad, abesti berriak prestatzen ari da.
Lotura erlazionatuak
"Berriro ere martxan! Abesti berriak egiten" soil batekin, Errenteriako taldeak berriz ibilian dela adierazi du. Urte luzez bananduta egon ondoren, Kashbad 2007ko neguan elkartu zen azkeneko aldiz hiru kontzertu emateko.


1991n sortu eta hamarkada horretan zehar sona handia lortu zuen Kashbad taldea abesti berriak egiten ari da berriz. Hala adierazi du Errenteriako taldeak bere facebook-eko profilean. Justua da onartzea lehendabizi eitb.com-en irakurri dugula. Segituan berria egiaztatzera jo dugu. Eta halaxe da.
Kashbad-ek 2007an eman zuen bere azken kontzertua, nahiz eta orduan, bakarrik hiru emanaldi emateko elkartu ziren, taldeak plazetatik kanpo urte dezente zeramatzalako. Izan ere, 2001. urtean desegin zen taldea.
Sorkun ahotsetan zuen taldeak hiru disko grabatu zituen, guztiak ere Esan Ozenki zigiluaren eskutik: Kashbad, Distantzia eta Hesiak.
bidali zure berria Bidali zure berria

2 iruzkin

Jaime 2014-01-23 10:12:40

kashbad redioo!

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Mixil 2014-01-22 16:29:12

Back to the 90s? edo zerbiat berria? edo dena batera?

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.