entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-04-30

Kashbad taldearen 'Arrakala' disko berria gaurtik aurrera salgai

Zortzi kantu eta bonus track bat bildu dituzte diskora

Kashbad taldea, 2014an. Kashbad taldea, 2014an.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
KASHBAD - Arrakala / TRAILER
2014ko itzulera sonatuenaren protagonistak izan dira. Ikusmin handia sortu dute eta gaur, azkenean, kaleratu dute abesti berriez osatutako lana.


Esan digutenez, Kashbad inoiz baino taldeago azaltzen da aro berri honetan. Musikaren baitan, taldekide bakoitzak egindako bideak eragina izan du taldearen soinuan. Urteek emandako esperientziak eta aro berri bat zabaltzeak ematen duen indarraz, taldea hazi egin da.
Txikik eta Gorkitak osatzen duten base erritmikoa inoiz baino trinkoago azaltzen da, nortasun handiko bateria kolpeak, baxu soinu distortsionatuekin uztartuz erloju bat bezala. Gitarren presentzia nabarmena da. Gorkaren riffak nabardurez beteta helduko zaizkio entzuleari.
Azkenik, Sorkun inoiz baino ahots errekurtso gehiagorekin azaltzen da kantu hauetan. Melodiekin jolastu egiten du, garapenekin, intentsitateekin. Garratz edo leun, ahots malabareak eginez, erregistro berriak sortuz. Hauskor zein oldarkor.

Guztira, bederatzi kantu bildu dituzte. Gehienak hiru minututik gorakoak dira, bi kenduta. Zuen eskaparateetan bonus track-a ere gehitu dute.

KANTU ZERRENDA
1. MALABAREAK                
2. AITA URREA                  
3. ARRAKALA                     
4. LOKATZ SIDERALA       
5. HORTAZ GU                  
6. OKILA                             
7. NOR GEHIAGO              
8. ERRAIAK                       
9. ZUEN ESKAPARATEETAN (Bonus track)
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.