entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2010-01-11

KEU AGIRRETXEAK DOAN JARRIKO DITU BERE ABESTIAK INTERNETEN

Keu Agirretxea Keu Agirretxea
Internet bitartez eta doan lortu ahal izango da Keu Agirretxea, Ondarroako musikariaren disko berria. 10 abestik osatuta dago eta grabatu bezala, bata bestearen atzetik, zabalduko dira MP3an. Honezkero eskuragai dago lehenengo kantua, Zuregana abiatzen naiz izenekoa www.hotsak.com webgunean.

Hilero abesti bana zabaltzea da asmoa, urtarrilean hasi eta urria bitartean. Abesti bakoitza eskuragarri ipiniko da www.keuagirretxea.com eta www.hotsak.com webgunetan eta grabazioari buruzko berriak www.myspace.com/keuagirretxea-ren blogean jarraitu ahal izango dira testu, argazki, audio eta bideoaren bidez.

2010eko azaroan kaleratuko da, kopuru mugatuan, kantuok jasotzen dituen CD bilduma. Donostiako Dokan eta Durangoko Plateruena antzokian eskainitako kontzertuen grabazioa, DVD formatuan, gehituko zaio CD bildumari.

KEUren berezko jarraitzaileei zuzendua da produktu berria, soinu kalitate handienean egina, diseinu oso zainduarekin, eta gainera taldearen abesti akustiko onenak biltzen dituen CD/DVD-a izango du eskuragarri nahi duen orok.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.