entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-07-01

Kherau taldeak bere bigarren diskoa argitaratu du: 'Aukhera'

Herri musikan oinarritutako hamaulau kantu jaso ditu boskote bizkaitarrak

Aukhera diskoaren azala. Aukhera diskoaren azala.
Lotura erlazionatuak
Euskal kultura eta tradizioan errotuta, baina estilo muga zehatzik ezarri gabe, festarako zein lasai entzuteko doinuak bildu dituzte.



Bizkaiko Kherau boskoteak diso berria argitaratu du: Aukhera. Hamalau kantuz osatua, dantzan eta jai giroan ibiltzeko zein lasai entzuteko aproposa da. Kherauren oinarria herri-musika da, argi dago, baina bestelako doinu, hots eta abarrekin jolasteko nahaia erakutsi dute. Taldearen soinu-bilakaerari ez diote oztoporik jarri bigarren disko honetan, ez eta haien sormenari ere.
Ez dira falta euskal-tradizioko doinuak, ez eta beste herri batzuetako kanturik ere, haien galbahetik pasatuta, noski; baina taldeak berak sortutako musika eta letrak nagusitzen dira azken lan honetan. Hori bai, esan bezala, soinu paleta zabalarekin margotzen dituzte kantuak kherautarrek: folk amerikarraren arrastoak aurkituko ditu entzuleak, erritmo balkanikoak, Italiako zurrumurruak, rock ukituak...
Bestalde, taldearen musikak ez du galdu bereizgarri duen soinua: kajoia, bouzoukia eta baxuaren oinarri erritmikoa (orain indartsuagoa) eta horren gainean flautak, esku-soinua eta noski, ahotsak (bostenak entzun daitezke disko honetan) istorioak kontatzeko.
Taldekideek adierazi dutenez, azken lauzpabost urteetan zuzenekoaren esperientziak eta adiskidetasunak haien izaera sendotu eta zehaztu dute, eta haien soinua indartsuagoa eta biziagoa da orain.


bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.