entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2006-08-08

KLORATITAREN BIGARREN LANA LABEAN DA JADA

100 kontzertutik gora, eta orain bigarren diskoa. 100 kontzertutik gora, eta orain bigarren diskoa.
Uda honetan, kontzertuak ematen jarraituko duten arren, bigarren lanaren prestaketan burubelarri sartu da Kloratita taldea. Disko hau Musikherria diskoetxearekin ateratzeko hautua egin dute, eta taldekideen esanetan, “ahalik eta parte hartzaileena” izatea nahiko lukete. Hala, gonbitea luzatu nahi liokete bideo-muntaietan lagundu nahiko lukeen edonori.
Taldearekin harremanetan jartzeko biderik zuzenenak hauxek dira: kloratita@gaztesarea.net helbidea edo 653.70.94.71 telefonoa.
Kloratita musika taldea 2003. urteko udazkenean jaiotzen da. Hordutik hona gauza asko egin dituzte eta horregatik, bi urte eta erdi pasa ostean, “atzera begirako balantzea eta aurrera begirako erronkei buruz berba egiteko parada ailegatu dela uste dugu. 2004. urteko urterrilean lehenengo kontzertua eskeini genuen eta uda honetan 100. kontzertua eskeiniko dugu, agian 100. zenbakia ez da beste zenbaki bat baino esanguratsuagoa, baina “sistema hamartarrak” gidatu ohi du gure bizitzak... Hala eta guztiz ere, uste dugu interesgarria behintzat badela Euskal Herriko talde autogestionatuen iharduera eta ibilbidea zein izan den azpimarratzea, zeren eta gure abotsak ez baitu une oro bozgorailu guztietan entzuteko aukera izaten”, diote.
Taldearen lehenengo lanak (“Inoiz baino gehiago...”), duela urte eta erdi ikusi zuen argia.
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!