entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-05-03

Kokein taldearen disko berria jada kalean

“Izan” diskoa, oraingoz sarean jarri dute eskuragarri. Laster, biniloan argitaratzeko asmoa dute

Izan! Izan!
Lotura erlazionatuak
Kokein talde gipuzkoarrak kaleratu berri duen Izan lana taldearen webgunetik dohainik jaisteko aukera dago, azken aldian talde askok egin bezala

Diskoa dohainik deskargatzeko aukera dagoen arren, zaleek aukera dute ekarpen ekonomiko txiki bat egiteko. Egun Izan diskoak formatu fisikorik ez duen arren, laster biniloan kaleratzeko asmoa dute, bertan abesti bat gehiago gehituz. Denbora tarte bateko isilune bati amaiera ematera datorren Izan diskoa, talde eibartarraren estudioko laugarren lana da.

Aurrez, Mundu margotu berri bat, Lotuta egon arren eta Kokein kaleratu baitzuten, guztiak Gaztelupeko Hotsak zigiluaren bidez. Oraingoan autoekoizpenaren bidea aukeratu dute.
ZUZENEAN IZAN

Elorrixo
2012/05/18 - 22.00
Kokein + Napoka band
Gaztetxean

Lizarra
2012/05/20 - 22.00
Gaztelekuan

Elgoibar
2012/06/08 - 22.00
Kokein + Muturbeltz
Gaztetxean

Anoeta
2012/06/09 - 22.00
Plazan

Sopela
2012/06/30 - 22.00
Jaietan

Gasteiz
2012/08/03 - 22.00
Kokein + Zea Mays
Txosnetan

London
2012/09/15 - 22.00
Euskal etxean


Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!