entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2005-09-03

KONTER, ARGAMBOYS ETA PUNKAMINE TALDEEN ESTREINAKO DISKOAK

Argamboysak maldemanak baino hobe. Arg: Iban Gorriti Argamboysak maldemanak baino hobe. Arg: Iban Gorriti
Lotura erlazionatuak
Egunotan, hiru talde gazte hauek euren estreinako lanak aurkezten ari dira. Desberdinak dira taldeok estiloari dagokionean, baina gogoz datoz estudioko lana besapean kontzertuak jotzeko irrikiz.

Konter, Algortako boskotearen estraineko diska Musikherria diskoetxearen bitartez plazaratua izango da. Hamahiru abestiz osatutako lan hau Amorotoko Musikorta estudioetan grabatua eta ekoiztua izan da Etsaiak taldeko Paul Erdoziaren eskutik. Diska honetan metal astuna eta hardcore-punk bortitza nahasten dituzten doinuak entzuteko aukera izango dugu. Ekoizpen berri honetan Konter taldeak honako laguntzaileak izan ditu beraien ahotsak kanta ezberdinetan sartuz; NOK taldeko Lailak "Gizakia vs. Zientzia" eta "G2" abestietan parte hartu du. NOK eta Sucio Sistemako Podri-k "Gazte" kantuan, eta Habeas Corpus taldeko M.A.R.S-ek "Zetsurarik ez!!!" kantuan, azken hau "Nire Laberintoan" abestiaren hitzen sortzailea ere izan delarik.


Argamboys taldeak bere lehenengo grabazioa aurkezten du. Mugarra mendiaeren magaletatik datorren talde honek, zortzi abesti grabatu berri ditu. Hauetan soinu propioa erakusten digute, baina 70. hamarkadako, garagea eta rock´n´rolletik edan dutela nabaria da. Zortzi abesti hauek taldearen definizio moduan aurkeztu ahal genituzke. Kantu anitzak dira bildutakoak, baina "gitarreo" sutsuek eta kantuen enrgiak hari eroalea a direla esan genezake. Diskoaren pisten artean, 7 abesti propio agertzen dira eta Radio Bidman talde australiarrren "Snake" abestiaren bertsio bat entzun dezakegu. Esan beharra dago, talde mitiko hau erreferentzia badela Durangar seikote gazte honentzat, beste talde askoren artean.


Punkamine 2003an sortu zen, baina 2004an geratu zen gaur egun dagoen lez osatuta. Hasieratik 70-80 hamarkadetako punkari begira egon da, eta garai hartako Euskal Herriko zein atzerriko taldeak dira iturri nagusia. Hamar kantuz osatutako diskoa plazaratu berri dute.
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!