entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-04-28

'Korrontzi dantzan' proiektua abian da

Bizkaiko folk taldeak Euskal Herriko dantza taldeei proposamen irekia egin die harekin taula gainean dantzatzeko

Korrontziren proiektuaren logoa. Korrontziren proiektuaren logoa.
Taldearen abestiak oinarri hartuta, Oinkari dantza taldeak koreografiak erakutsiko dizkie izena ematen duten dantza taldeei.

Aspaldian hasi zen Korrontzi gure musika tradizionala Euskal Herrian zein munduan barrena erakusten. Ez da berria ezta ere, Korrontziren eta dantzaren arteko harremana. Hain zuzen ere, 2008an abiatu zen. Baina bien arteko harreman estu honek bestelako munta hartu zuen 2009an Oinkari dantza taldearekin elkarlana abiatu zutenean. Orduz geroztik, hainbat egitasmo gauzatu dituzte elkarrekin: zuzeneko ikuskizunak, bi ikus-entzunezkoen grabaketa eta abar luze bat.

Oraingoan, beste proiektu bati ekin diote: Euskal Herri osoko dantza taldeei gonbitea luzatu diete haiekin dantzatzeko. Proiektuaren ardatza zera da: dantza taldeei eskaintzea euren herrietan Korrontzi taldearekin elkarlanean zuzenekoa ematea. Horretarako Oinkari dantza taldeak irakasle lanak beteko ditu edo, egokiago esateko, master class-ak emango ditu Korrontzi taldearekin batera prestatu, hezi eta irakasteko dantza horien urratsen zoko zein zirrikitu guztiak.


  • IZENA EMATEKO: Interesatuek korrontzidantzan@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakezue dagoeneko edo 618 07 20 76 telefonora deitu.


bidali zure berria Bidali zure berria
Korrontziren musikarekin dantzatzeko nahia

Dantza talde askoren artean hedatu da Korrontzi taldearen musikarekin dantza egitearen zaletasuna. Hainbat herritako dantza eskola eta taldetatik hamaika dei jaso dituzte dantzen koreografiaren inguruan. Oinkari dantza taldearen lana herri askotan ikusteaz gain, Korrontzirekin egindako zuzenekoarengatik (gero DVDan eta baita telebistako emankizunetan ere azabaldu dira), piztu da grina Korrontzi taldearen doinu eta melodiak dantzatzeko.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.