entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-06-24

Korrontzi taldearen bira ikusgarria

Euskal Herrian ez ezik, Europan barrena eta AEBetan joko dute bizkaitarrek datozen hilabeteetan

Korrontzi, topera ere uda parte honetan! Korrontzi, topera ere uda parte honetan!
Mungiako taldeak Tradition 2.1 izenburuko laugarren diskoa 2013an argitaratu bezain laster eman zion hasiera bira honi Basauriko Sozial Antzokian. Orain, biraren ekuatorrean sartu da.



Korrontzik 50 zuzenekotik gora emango ditu Tradition 2.1 biraren barruan. 2013ko azaroaren 8an ekin zioten jotzeari Basauriko Sozial Antzokian eta ordutik ez dira galditu.
Bistan da: Korrontzi taldea gero eta izen handiagoa ari da hartzen gure mugetatik kanpo. Uda parte honetan, adibidez, Txiprera, Italiara, Espainiara, Kataluniara, Portugalera, Belgikara edota Estatu Batuetara eramango ditu bere triki soinuak.

Korrontzi taldea gero eta izen handiagoa  hartzen ari da gure mugetatik kanpo

Dagoeneko biraren ekuatorrean sartu dira. Joan berri zaigun larunbatean, ekainaren 21ean hain zuzen ere, Calaf-en (Katalunia) aritu ziren eta hurrengo egunean (hilak 22) Italiako Toscanan zeuden, bertako Impruneta herrian jo behar baitzuten.
Ekainaren 28an Lekeition joko dute, baina berriz hartuko dituzte maletak Txipren bi kontzertu (uztailaren 9an eta 10ean hurrenez hurren), eta Italian beste bat emateko (uztailaren 12an). Euskal Herrira itzuli ondotik, Portugalerako bidea hartuko dute abuztuaren 8an Castelo de Viden jotzeko, eta etxerako bueltan Burgosen geldialdia egingo dute abuztuaren 9an. Ia maletak desegiteko denborarik gabe, furgonetara sartuko dira berriz, Normandian arituko baitira abuztuaren 12an, eta 17an berriz, Belgikan. Abuztuaren akaberan Asturiasen eta Galizian joko dute eta irailaren 12an ozeanoa guratzatu eta AEBetako Madison World Music Festival-ean (Wisconsin) ariko dira. Urrian berriz, Manresan (Katalunia) ariko dira.
Tarte honetan, noski, Euskal Herrian emango dituzten kontzertuak ez dira gutxi izango: Alegi, Bilbo, Laudio, Amorebieta, Ormaiztegi... Ikusi biraren kontzertu zerrenda osoa:

bidali zure berria Bidali zure berria
European World Music Charts

2014ko otsaileko Munduko Musiken Europako Zerrendan (European World Music Charts) seigarren postura heldu zen.

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.