entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-07-25

Kultur ekitaldiei ezarriko zaien %21eko BEZak kezka eragin du musikaren sektorean

Kultura Livek, Hego Euskal Herriko musika aretoen elkarteak, bere ezinegona adierazi du ohar baten bidez

Espainiako eskuinari kultura bost, argi dago. Espainiako eskuinari kultura bost, argi dago. Ez du inoiz sorkuntzatik sortzen ohi den askatasuna gogoko izan, beren kontrol ideologiko ertsitik harago joan ohi delako askotan.
Sarreren prezioaren gaineko BEZaren gehiegizko igoerari –%21eraino–, SGAEri ordaindu beharreko kanon-a gehitu behar zaio

Honek guztiak publikoaren sakelean eragin zuzena izanen duela irizten diote kontzertuen promotore eta antolatzaileek. Kultura Livek, esaterako, bere ezinegona adierazi du ohar baten bidez %21eko igoera gogor arbuiatuz. Honatx helarazi diguten komunikatua:

"Gasteizen izan duen premiazko bilera batean KULTURA LIVEen Zuzendaritza Batzordeak publikoki eta biziki BEZ igoeraren kontrako jarrera adierazi nahi du etzen kontzertu, hala nola beste edozein gertakizun kulturaletarako %8etatik %21etara pasako dute eta. Egun hauetan Kultura hainbat arlotan suertatzen ari den aldarrian bat egiten gara. Gobernuak hartutako neurriek, zeinek programazioa murriztu eta beraz, artista management entrepresak zein kontzertutarako salak itxiera batera garamatzaten, herri kultura eta zuzeneko musika desagertaraziz, salatu nahi ditugu.
 Halaber, herriarekin batu nahi dugu, hondamenera garamatzaten neurri ezegoki eta injustu hauen kontrako erantzun gogorrean parte hartzen. KULTURA EZ DA LUJUA behar izana baizik, ez da baten batzuen edkubidea DENON ESKUBIDEA baizik!!!"

Gasteiz, 2012ko uztailak 19
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!