entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-02-18

Kutxa Kultur Festibala irailaren 6an eta 7an egingo da

Eszenatoki Nagusian joko duten lehenengo sei artisten izenak Crystal Fighters, Built to Spill, Delorean, Crocodiles, Bobby Bare JR eta Damien Jurado dira, nahiz eta kartelburuak iragarri ez dituzten oraindik

Igeldoko Jolas Parkeak hartuko du bigarren urtez indie moldeko jaialdi hau

Iazko arrakasta erabatekoaren ondotik, Kutxa Kultur Festibalaren hirugarren edizioa dugu (bigarrena oraingo kokagunean, Igeldoko Jolas Parkean). Dagoeneko badakigu irailaren 6an, ostiralarekin, CRYSTAL FIGHTERS, DELOREAN eta DAMIEN JURADO artistak arituko direla eta irailaren 7an, larunbatarekin, BUILT TO SPILL, CROCODILES eta BOBBY BARE JR.

Iaz bezala, barrutian hiru eszenatoki finko izango dira: Eszenatoki Nagusia, nazioarteko artistek eta egile ezagunenek joko dute bertan; Igeldo Eszenatokia,  bertako taldeentzako gunea; eta Reggae Hall-a, Munduko Gastronomien Gunean. Hala ere, aurten, berrikuntza bat izango da: laugarren eszenatokia jarriko dute, jolas-parkea bera. Bertan, aurrez iragarri gabeko formatu txikiko hainbat ezusteko jarduera egingo dira; hala parkeko atrakzio batzuen barnean, nola festibaleko hainbat gunetan (festibalak iraun bitartean emango da horien guztien berri, gizarte-sareen bitartez). 
Antolatzaileen ustez, hein handi batean, ikus-entzuleek parkea eta bertako atrakzioak interpretatzeko duten modu atsegina da ekimen honen arrakasta; alegia, "ingurua gaztetzeko" duten modua. "Beraz, jolas honen bitartez, jendeak parkearekin elkarreraginean jardutea sustatu nahi dugu, eta horien mugikortasuna bultzatzea eta misterioarekin jolastea ere xede izango ditugu".



Sarreren prezioa soil-soilik 6 euro garestitu dute, eta hartara, iazko prezio herrikoien politikari eutsi diote. "Dena den, eguneratu egin behar izan dugu, BEZaren igoera dela-eta, eta Festibalak izango duen ordu-kopurua, Parkeko eszenatoki-kopurua eta bertatik igaroko diren artisten kopurua ugaltzearen ondorioz (iaz 20 artista izan ziren; aurten, berriz, 28)", aipatu dute antolatzaileek.


www.kutxakulturfestibala.com
bidali zure berria Bidali zure berria
TALDEAK

CRYSTAL FIGHTERS
Benetako luxua izango da euren ikuskizun berriaren estreinaldia zuzenean ikustea. Igeldon ekingo diote birari, jendea entzuteko irrikaz dagoen bigarren albuma aurkeztuta.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.