entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-03-26

Lain taldeak udaberrian argitaratuko du 'Tximeletak' izenburuko disko berria

Lain estudioan. Lain estudioan.
Lotura erlazionatuak
Gipuzkoako talde gaztearen hirugarren lana izango da


Lain bere hirugarren diskoa izango dena grabatzen ari da une honetan. Tximeletak deituko da eta udaberri honetan ikusiko du argia, oraingo honetan Baga-Biga Musika Ideiak bulegoaren eskutik (taldearen managementa ere kudeatuko du Baga-Bigak).
Disko berria argia ikusi eta berehala, zuzenekoak ematen hasiko da Lain taldea.

Atzera begira
Lain taldea Villabonan (Gipuzkoa) 2008an sortu zuten oso gazte ziren bost nerabek. Zure doinua abestiaren bertsioa Youtuben eskegi ondoren milaka izan ziren ikustera hurbildu zirenak. Handik gutxira, Gaztea maketa saria irabazi eta BBK Live-n jo zuten.
Bi disko kaleratu dituzte orain arte: Lain (2009) eta Leihoak (2011), biak ala biak Elkar diskoetxearekin.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.