entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-06-11

Lain taldearen aldeko kontzertua Villabonan

Joan den hilabetean jazotako lapurretaren ondorioz, ekiopa berriz erosteko erabiliko dute dirua

Lain taldea, tresneriarik gabe. Lain taldea, tresneriarik gabe.
Pasa den hilabetean Lain taldearen entsegu lokalean lapurrak sartu ziren eta musika tresna guztiak, euren lanabesak, lapurtu zizkieten

Entsegu lokalean sartu eta taldeen materiala lapurtzearena ez da gauza berrria. Ordea, azkenaldian nahi baino gehiagotan gertatzen ari dela ematen du. Kontuz hortaz.
Hau esanda, eta Lain taldeari egindako lapurreta konkretura bueltatuz, egoera larri honen aurrean, eta tresnak berriro erosi ahal izateko asmoarekin, Lainek eta bere inguruko lagun taldeek elkartasun kontzertu bat antolatu dute datorren larunbatean, ekainak 16an Villabonako plazan.
Bertan, LAIN taldeaz gain, HESIAN, ZE ESATEK, LAUROBA eta GUGAZ taldeek ere joko dute, taldeari une larri honetan laguntza eskaintzeko helburuarekin.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.