entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-07-02

Lasarte-Oriako Zulo areto mitikoak ateak ireki ditu berriz

Zulo aretoaren udako programazioa. Zulo aretoaren udako programazioa.
Lotura erlazionatuak
Musika nahiz bestelako adierazpen artistiko orotara irekia egongo den gunea izateko asmo irmoarekin dator. Artista hasiberriak sostengatu eta ezagutzera ematen laguntzeko plaza.


Donostialdeako eszena musikalarentzat erreferentzizko gunea izan zen Zulo aretoa eta aro berri honetan ere bere arduradun berriek Lasarte-Oria eta inguruko eszena kulturala dinamizatzen laguntzeko gogor lan egingo dute. Bide horri ekiteko asmoz, prograzio oparoa nahiz anitza prestatu berri dute joan berri zaigun ekainerako eta uztailerako. Non, punka edota hip-hopa lantzen duten taldeen zuzenekoak izateaz gain, Dj sesioak, magoak edota txikienentzako ipuin kontalariak ere izango diren.

Etapa berri honetan Zulo aretoko ordutegiak zabalagoak izango dira eta ostegunetik igandera irekita egongo da.
bidali zure berria Bidali zure berria
Ordutegiak eta programazioa

Ordutegia:
Osteguna: 17etatik 02tara / Ostirala: 17etatik 04tara / Larunbata: 17etatik 04tara / Igandea: 11etatik 23tara

Programazioa:
Dj-k: 00:00
7/05: Leku (punk & roll)
7/06: Disco Bambinos (back to tactel)
7/12: A Rasta K (reggae, dancehall, jungle)
7/ 13: Sho-Hai a los cd's (hip hop)
7/ 19: EG/MR (manchester/rock/90s/electronica)
7/ 20: Orphidal (electronica, bass)
7/ 26: Dj Randy (hip hop, reggae)
7/27: Olarius&Brothers (Rock)

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.