entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-03-06

Lekuek festibalaren lehen edizioa abian!

Egitarau musikal oparoa prestatu dute Gernikan martxoaren 9tik 16ra

Lekuek jaialdiaren kartela. Lekuek jaialdiaren kartela.
Lotura erlazionatuak
Egitaraua, festibalaren izaera bera bezala, askotarikoa da. Esne Beltza, Audience, Atom Rhumba, Espaloian, Sarkor, Mursego, Naica, Estricalla, Marlango edota Porco Bravo arituko dira, besteak beste, herriko eszenatoki desberdinetan.


Martxoaren 9an hasiko da Lekuek izeneko jaialdi berria Malcolm Holcomberen kontzertuarekin. Trinkete Antitxokoan izango da emanaldia, 20:30etatik aurrera. Egitasmo berri honen izenak garbi iradokitzen duen moduan, Gernikako gune ezberdinetan garatuko da programazioa. Eta ez hori bakarrik, izan ere, musikaz gain (jaialdiaren ardatz nagusia), zinea, dokumentalak eta hitzaldiak antolatu baitituzte. Egitaraua martxoaren 16ra arte luzatuko da.
Lekuek ondoko guneetan egingo da:
* Trinkete Antitxokoa
* Lizeo Antzokia
* Fiakun lokala
* Astra gaztetxea
* Iparragirre rock elkartea
* Gernikako 10 taberna (Arima taberna, Zeppe taberna, Irrintzi taberna...)


EGITARAUA
(Ordutegiak behin behinekoak dira, eta alda litezke)

Martxoak 9, igandea

20:30 MALCOLM HOLCOMBE Trinkete Antitxokoan. 5

bidali zure berria Bidali zure berria
ZER DA LEKUEK?

Gernikako musikari eta musikazaleok batu egin gara musika arloko ekimen bateratu bat egiteko. Sarritan gure kabuz egin ohi duguna astebeteko programazioan batu dugu. Hainbat espazio, estilo, egiteko modu batzen dituen festibala da Lekuek. Urtean zehar Gernikan egiten diren dozenaka kontzertuen izaerari eutsi nahi dio, hau da, zaletasunetik abiatzen da, behetik gorakoa da, era parte-hartzailean landutakoa, irekia, elkarlanean oinarritutakoa, autentikoa.

  • Lekuek festibalak izaera deszentralizatua du. Leku bakoitzak edo eragile bakoitzak erabakitzen du zein talde ekarriko duen eta nola antolatuko duen. Beraz, nortasun propioa duen musika ekimena da, berau antolatzen duten pertsona eta eragileek ematen baitiote nortasuna festibalari.
  • Festibala ez da erakuslehio hutsa, izaera aktiboa edo eragilea du. Musika eta kulturaren inguruko eztabaida, ideia-trukea eta harreman sare berriak sortu nahi ditu. Horregatik mahai-inguruak, topaketak eta antzerako jarduerak egongo dira.
  • Urtean zehar Gernikan egiten diren dozenaka kontzertuen izaerari eutsi nahi dio. Gernikan zuzenekoak egiten dauden leku ezberdinak

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.