Los Galerna.
Arrasateko hondartzatik, Jokin, Garf, Moreno, Ibai eta Iago maskaradunek abesti bilduma berria dakarkigute soinu berriez blaituta
Los Galernaren bigarren lanaren tituluak –
Surfusion– oso ongi adierazten du barruan aurkituko duguna: surf estiloa bera gainditzen duten soinuen uztarketa, hori bai, olatuen eremutik atera gabe. Horregatik,
Link Wray-ri eskainitako omenaldiarekin batera, eta
Dick Daleren gitarren gerizpean, Los Galernakoek urrats bat aurrera egin dute saxoa eta harmonika gehituz, doinu exotikoak, garagezaleagoak, latin zein western ildokoak... koktelera berean nahastuz.
Eta inportanteagoa dena, abesti guztiak Los Galernak konposatutakoak dira.
Surfusion Guadalajarako El Purgatorio estudioan grabatu dute zuzenean "seudo bukle" sistema erabiliz Jon Rodriguezen teknikoaren eskutik.
Pantano Records, Mondra Underground Sound eta Mauka Musikagintzak parte hartu dute biniloan zein CD formatuan argia ikusi duen argitalpen honetan.
ABESTI ZERRENDA
ACome 7 escupe
Dale Fuzz!!
Dueko
Surfusion
Dr. BocanegraBCoche del crimen
Quetzalcoatl
Cocktel de gambas
Zurrakapote
Perdonavidas
Xirimiri