Los Straitjackets, Pontani Sisters eta Big Sandy Euskal Herrira datoz udazkenean
Bilbon eta Irunen ariko dira azaroaren 5ean eta 11n hurrenez hurren
Burlesque, surf, rock and roll party!
Twist, surf, R´N´R, exotica eta burlesque ikuskizun dibertigarria
ekarriko digute Euskal Herrira Los Straitjackets taldeak, Pontani Sisters burlesque dantzariek eta Big Sandy musikariak. Hiru ertz dituen showa hortaz, ongi pasatzeko pentsatua
Bi kontzertu emanen dituzte gurean,
Bilbon eta Irunen hurrenez hurren, eta, bide batez, Los Straitjackets-ek euren disko berria aurkeztuko dute zuzenean: Jet Set.
2007ko biran, Kaiser Georgek lagundu zien ahotsetan, baina oraingo honetan, Big Sandy ariko da bere gorputz handia, tupe koipetsua eta ahots ikargarriarekin, erraz asko egokituko dena joko duten errepertorio festazalera: surf, exotika, garaje, beat... rock and rollaren zerbitzura, oso ongi interpretatua eta gustu handiz, dena esan behar da. Showaren bi ertz musikalak hortaz, maskaradun harrigarrienak eta Sandy handia (hitzaren zentzu zabalenean) ditugu (ikusi beheko bideoan alderdi musiklaren emaitza zuzenean). Hirukia ixteko baina, Pontani Sisters dantzariak ariko dira, burlesque ikuskizuna eskainiko dutena, gauari gatza eta piperra jarriz.
Bilbo Sarrerak aurretik (abuztuaren 31 arte): 15 euro + gastuak; Irailaren 1etik aurrera 18 euro + gastuak. www.ticketmaster.es ; Fnac, Carrefour, Halcón Viajes, Tipo dendak, www.iwanna.org, Servicaixa kutxazainak, www.kafeantzokia.com Txarteldegian: 20 euro.