entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-03-01

Los Suaves, Tako eta La Fugaren bira Euskal Herritik pasako da

Hiruko rockzaleak Bizkaian eta Nafarroan joko du

Los Suavesen logoa. Los Suavesen logoa.
Rock klasikoaren zale amorratuen zorionerako, hirukote aparta bilduko da Martxoaren 9an Atarrabiako Totem aretoan, eta Martxoaren 10ean Barakaldoko Rock Star-en.

Los Suaves taldeari dagokionez, azken aukera izan liteke Ourensekoak ikusteko, eta Tako, Zaragozako 80etako talde legendarioa, gurean ikustea ez da inoiz erraza izan. Gauak asko eman dezake. Eta errematatzeko Kantabriako La Fuga izango da gonbidatua. Gaur egungo gazteen artean arrakasta itzelekoa, rock urbanoa bere ikuspuntu melodikoenetik gozatu nahi dutenentzako aukera aparta izango da.
Galizia, Aragoi eta Kantabria, beraz, rock and roll gordinenaren ordezkari izango ditugu Atarrabian eta Barakaldon.
bidali zure berria Bidali zure berria
DATU PARE BAT

Sarrerak 20

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.