entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-04-16

Madonnak Kalakan folk taldea deitu du berarekin jotzeko

Iparraldeko hirukoak MDNA izeneko biran kolaboratuko du poparen erreginarekin

Madonnak Kalakanrekin kolaboratuko du bere hurrengo biran. Madonnak Kalakanrekin kolaboratuko du bere hurrengo biran.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Han-hemen irakurri ahal izan dugunez, Kalakan taldeak Open Your Heart kantuaren bertsio berritua joko du Maddonarekin. Izan ere, Iparraldeko hirukoaren Sagarra jo! kantuaren zati batzuekin uztartuko baitute.

Kalakan musika taldeak Madonnarekin kolaboratuko du kantari ospetsu honen hurrengo tourrean. Blog eta komunikabide desberdinetan irakurri dugunaren arabera, Madonnaren Open Your heart kantuan Sagarra jo! abestia uztartuko dute euskaldunek.

Madonnak iaz ezagutu zuen Kakalan taldea Iparraldera egindako bidai batean. Getarian (ez nahastu herri gipuzkoarrarekin) Labeque pianojoleekin batera egindako kontzertu pribatu batean, hirukoaren musika oso gustukoa izan zuen Estatu Batuetako divak.
Thierry Biscary, Jamixel Bereau eta Xan Errotabehere musikariek osatzen dute Kalakan.


1 iruzkin

edorta 2012-04-17 13:38:29

hau egia da? aluzinantea iruditzen zait

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!

Azken iruzkinak