entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-08-02

Makala Jazz Band-ek 'Orrua' estreinako EPa aurkeztu berri du lehen disko luzea prestazen ari den bitartean

Izen bereko zigilua sortu du ere berau argitaratzeko

EParen diseinua, nahiz eta formatu digitalean eskuragai dagoen bakarrik. Eta doan. EParen diseinua, nahiz eta formatu digitalean eskuragai dagoen bakarrik. Eta doan.
Zarauzko dj, ekoizle eta musikari ezagunaren egitasmo berria zuzenekoetara begira sortu da


Lau kantu biltzen ditu Makala Jazz Band-en estreinako EPa. Lau kantu eta Orrua izenburuko abestiaren "surf-mix" hartualdi alternatiboa, guztiak instrumentalak.
Doan deskargatu ditzakezue bost abestiok www.makala.info webgunetik.
Orrua Diskak zigilupean argitaratu dituzte kantuok. Diskoa bera Orrua deitzen da eta izen bereko abestia ere biltzen du, arestian aipatu dugun bezala.
Baina zer jotzen du koadrila honek? Bada, 50 eta 60 harmarkadetako jazz eta rhythm&blues-a, 70. hamarkadako groove jazz funk-a, disko-afroa eta soul-funka.

 

EPa, Makalaren hitzetan
AEBetako soul eta jazz instrumentala lantzen zuen Young-Holt Unlimited taldearen Wack Wack izeneko abesti klasikoen bertsio batekin hasten da. Orrua izeneko bigarren kantuan, jazz, Rhythmn'Blues, ye-ye eta surf instrumental estiloak nahasten ditu. Disko honetan dagoen MJFB taldearen kantu original bakarra dugu. Era berean bonus track modura Orrua (Alternate Take Surf Mix) izeneko beste bertsio bat aurki daiteke. Hirugarrena, 1973 urtean grabaturiko James K-Nine artistaren Live It Up-en jazz funk bertsioa dugu. Diotenez, abesti original honen atzean, Eddie Bo musikaria ezkutatzen da. Laugarrena, 70.  hamarkadako disco afro soul izeneko Heavy Heavy Heavy kantuaren bertsioa dugu, Sierra Leonako Geraldo Pino funk artista ospetsuak grabatu zuena.


bidali zure berria Bidali zure berria
INTERES PUNTUAK

Taldea, Mikel 'Makala' Unzurrunzaga Schmitz (baxua), Antxon Sarasua (teklatuak), Ander Ederra (gitarra) eta Juan Otegi (bateria) musikariek osatzen dute.
Abesti guziak, Zarauzko Antoine Renault estudioetan grabatu dira, Bilboko Euridia Studios-en nahastu eta Stuttgart-eko Studio Schoenrock-en masterizatu. Marrazkiak eta diseinu grafikoa Bartzelonako Txarly Brown-ek egin ditu.

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.