entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-07-11

Makala Jazz Funk Band, 2014 Uda Summer Tour

Zarauzko taldea biran da 'Passion Fruit' izeneko EP berria aurkezten

MJFB taldearen biraren afixa. MJFB taldearen biraren afixa.
Lotura erlazionatuak
Euskal Herriko ia txoko guztietara eramango dituzte euren doinu epel eta atseginak



Makala Jazz Funk Band (MJFB) taldea Euskal Herriko geografia osoan barrena ari da zuzenezkoak ematen. Ekainaren bukaeran hasi ziren eta gutxienez iraila arte ibiliko dira furgonetatik jaitsi gabe. Bira honetan, Passion Fruit, lau kantuko disko txikia aurkezten ari dira. Hain zuzen ere, EP hau taldearen estudioko bigarren emaitza da, doinu epel eta erakargarriz osaturikoa.
Modu batean, lan berri hau MJFB taldearen lehen disko luzearen aurrerapena da. Izan ere, kantuetako bi etortzear den disko horretan agertuko dira. Beste biak aldiz, Orrua izenburuko lehen EParen moldaketak dira.

2014.06.20 - "Kalegorrian Iurritza", Zarautz
2014.06.21 - "Da de la Msica" FNAC Outdoor, Donostia
2014.07.08 - "Jazz Fermin", Paseo Sarasate Iruea
2014.07.09 - "Jazzharrean" Bodegon Gorbea, Gasteiz
2014.07.10 - "Jazzaldia Aurkezpena" Intxaurrondo K.E., Donostia
2014.07.11 - "Jazzaldia Aurkezpena" FNAC Forum, Donostia
2014.07.17 - "Jazzaldia Aurkezpena" Gazteszena Donostia
2014.07.18 - Susubil Fest Frontoi Zaharra, Itziar
2014.07.19 - "Baztandarren Biltzarra" Txokoto, Elizondo
2014.07.30 - Larrabetzu-ko Piszinetan, Larrabetzu
2014.07.31 - Uhagon Kulturgunea, Markina
2014.08.30 - Arantzako Aterpea, Arantza
2014.09.06 - Borghetto-ko Txiringitoa, Zarautz

Zarauzko Mikel Unzurrunzaga Schmitz 'Makala' disko jartzaile, ekoizle eta musikaria da MJFB proiektuaren arima. Beti maite izan dituen doinuak pintxatu ez ezik, talde formatuan eta zuzenean eskaintzen ahal ditu orain.


bidali zure berria Bidali zure berria
MJFB dira:

Oihan Lopetegi (ahotsak)
Antxon Sarasua (organoa)
Ander Ederra (gitarra)
Ander Zulaika (bateria)
Mikel Makala Unzurrunzaga (baxua)

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.