entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2015-04-29

Makala Jazz Funk Bandak 'Xake' izenburuko diskoa argitaratu du

Musika beltza dotorean oinarritutako hamabi kantu bildu ditu

Makala Jazz Funk Bandaren diskoa jiraka! Argazkia: Entzun! Makala Jazz Funk Bandaren diskoa jiraka! Argazkia: Entzun!
Lotura erlazionatuak
Bi Ep kaleratu ostean, taldearen lehen lan luzea dugu hauxe


Autoekoizpenaren bidetik (Orrua Diskak zigilupean), CD, binilo eta formatu digitalean argia ikusi berri du Makala zarauztarrak gidatzen duen bandaren lehen disko luzea: Xake! (Mahai joko famatuaren eta "shake" astindu hitz ingelesaren arteko hitz jokoa).
Bandaren izenak berak adierazten duen moduan, musika beltza da taldearen ardatza: jazz eta funk doinuak batik bat. Tira, Xake! lanari soula dario alderik alde. Eta disko eta hip-hop doinuak ere aurkituko ditu entzuleak, 60. eta 70. hamarkadetara eramanen gaituen laztan soniko honetan ezin hobeki txertatuak.

Hamabi kantu bildu dituzte diskora, horietatik hiru bertsioak: Sidiku Buariren Karam Bani (1975), The Young-Holt Troren Wack Wack (1966) eta The Village Callers-en Hector. Kantu propioen artean, badira instumentalak (Baztan, Ihes edo Orrua; eta ingelesez zein frantsez kantatuak direnak: Sweart it, 5 Sense, Searching for Better, Passion Fruit...

HURRENGO KONTZERTUAK
2015/05/02 Boogaclub - Granada
2015/05/08 Iruea - Subsuelo
2015/05/09 Zaragoza - Las Armas
2015/05/22 Erratzu (Baztan) - Zubi Punta
2015/05/23 Baiona - Kalostrape
2015/05/28 Bilob - Kafe Antzokia
2015/05/29 Eibar - Unzaga plaza
2015/05/30 Madril - Siroco aretoa (Enlace Funk Party)
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.