entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-04-01

MAKALAK BIRA LUZEA EGINEN DU EUROPAN BARRENA

Bogaloo gizona. Bogaloo gizona.
Lotura erlazionatuak
Eslovakian hasi eta Donostian amaituko du Makala disko jartzaile eta ekoizleak apirilaren 1ean abiatuko duen Europako bira. Gainera, single berria ez ezik, disko luzea ari da prestatzen zarauztarra.

Udaberrian hasiko du Makala dk-k Europako bira berria. Parti la tabla / Cartoon tune (Lovemonk 2009) singlea argitaratu ostean, kritika espezializatuaren onespena izan zuen Vamos a comer (Lovemonk 2010) lanarekin. (Entzun! liburuaren 60. zenbakian elkarrizketa polit bat duzue irakurgai nahi baduzue).

Latin doinuak biltzen dituen 4 abestiko lan hau nazioarteko hainbat dj eta ekoizlek gustokoa izan zuten: Jelly Jazz, TM Juke, DJ Yoda, Fort Knox Five, Recloose, Dusty, Flevans, Raphael Sebbag, Mad Mats edo Laurent Garnierek, besteak beste, kritika onak eskaini zizkioten.

AURKI EKOIZPEN BERRIAK
10 hazbeteko lan berria argitaratuko du apirilean: Swinging the Afro Mambo. Udan berriz, Unexpected Tapas estudioko lan luzea kaleratuko du. Bi lan hauek Lovemonk diskoetxeak argitaratuko ditu. Bere ibilbidean zehar Europako areto, club eta jaialdi ezberdinetan parte hartu du eta dagoeneko 15 urteko ibilbidea burutu du Dj Makalak. Estilo ezberdinen nahasketa egiten du bere emanaldietan eta azkenaldian beats elektronioez lagundutako latin, boogaloo, cumbia, rumba, soul, funk edo swing & jazz & ska bezalako doinuak proposatzen ditu. Bere sesioetan ez da dantza egiteko eta ondo pasatzeko aukerarik falta: happy sound.


MAKALA TOUR 2011
* Friday 1st April - Makala & Shantisan @ Nuspirit Club (Bratislava, Slovak Republic)
* Saturday 2nd April - Makala & Shantisan @ Cafe Leopold (Vienna, Austria)
* Saturday 16th April - Makala @ Ateneo (Elorrio. EH)
* Wednesday 20th April - Makala @ Rumba Club in Apolo 2 (Barcelona)
* Friday 29th April - Makala & Txarly Brown @ Boogaclub (Granada)
* Saturday 30th April - Makala & Txarly Brown @ Afrodisia (Granada)
* Friday 6th May - Makala @ Bench Shop SS & Le Bukowski Kluba (Donostia, EH)
* Saturday 7th May - Makala @ Bullitt Groove Club (Bilbao, EH)
* Friday 13th May - Jelly Jazz Night! Makala & Pete Isaac @ The Barrell House (Totnes, UK)
* Saturday 14th May - Makala & Dom Servini "Wah Wah 45" @ Big Chill House (London, UK)
* Thursday 26th May - Makala @ El Junco (Madrid)
* Saturday 4th June - Makala @ Big Band Festival (Gasteiz, EH)
* Sunday 5th June - Makala @ Be Bop Bar (Donostia, EH)
* Saturday 11th June - Makala & Txarly Brown @ Mojo Club (Gran Canaria)
* Friday 1st July - Makala @ Terrabeats in Rosi's (Berlin)
* Sunday 24th July - Makala @ Jazzaldia in Nauticool (Donostia, EH)
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.