entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Antton Iturbe 2015-11-10

Marc Ribot musikari apartak Donostian joko du igandean

Young Philadelphians taldeak lagunduko du oholtza gainean

Marc Ribot. Marc Ribot.
Milaka estilo ezberdinetan aritu da eta, besteak beste, Tom Waits edota Elvis Costellorekin kolaboratu du


Igande honetan, benetako musikari aparta baten lanaz gozatzeko aukera izango da Donostiako Kursaalen. Marc Ribot gitarra-jolea bere Young Philadelphians taldearen laguntzaz arituko baita bertan.
Ibilbide luzeko musikaria da Marc. 70ko hamarkadako New York-eko Downtown-en hazia eta musikalki hezia, bertako free, no-wave eta punkaren jarrera apurtzaile eta aurrerakoiaz jantzi du beti bere musika. Milaka estilo ezberdinetan aritu da, esperimentazio, inprobisazio eta nahasketarako askatasun miragarria erakutsiz aldioro.

Esperimentazio, inprobisazio eta nahasketarako askatasun miragarria erakutsi du beti

John Zorn
-en Tzadik diskoetxean plazaratzen ditu bere obra eta elkarlan gehienak eta Electric Masada taldearen partaide da. Baina horretaz gain, beste musikari askoren disko eta kontzertuetan parte hartu du: Tom Waits, Elvis Costello, T-Bone Burnett
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.