entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-05-25

MARKOS UNTZETAK DISKO BERRIA ARGITARATU DU: "MISSISSIPPI"

Markos Untzeta. Markos Untzeta.
Aspaldi ez genekiela Markos Untzetari buruz. Baina hemen da berriz, disko berriarekin besapean datorrela, bere soinu tradizioari fidel. Mississippi (Gaztelupeko Hotsak) da bere lan berria.

Diskoaren izenburuak argi adierazten du nora eramango gaituzten Markos Untzetaren 13 kantu berriek. Blues, gospel eta country musikaren lurraldera egindako senezko bidaia da Mississippi.

Honatx, Gaztelupetik bidali diguten oharra:
Legendaren arabera, Robert Johnsonek bere arima deabruari saldu omen zion bidegurutze mitikoan abiatzen da (Mississippi), eta New Orleansera jaisten da, Mardi Gras inauteri festaz gozatzera (Rag-time cabarettean), gero berriz gora egiteko, Memphisen (Elvis Presley, adibidez) eta Nashvillen (Burua ezin jasota) geldialdiak eginez. Bidaia horretan Buddy Hollyrekin egingo dugu topo taberna bateko jukebox-aren inguruan (Galdutako horiek), denboran atzera egin eta herrixka bateko bluesman zaharra etxeko atarian guretzat jotzen ari dela sentituko dugu (Zubiak eta ibaiak) eta haren auhen kantuak zirraraz beteko gaitu (Ama, ordubete barru), eta tarteka autoan sartu eta errepideak zeharkatuko ditugu, irratiak zabaltzen dituen pop-rock eta folk melodiak ozen abestuz (Ez dut galdu nahi, Bide luze bat, Altxor bide sekretuak).
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.