entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-12-19

Markos Untzetak 'Seinaleak' disko berria argitaratu du

Eibartarraren laugarren lan luzea da

Markos Untzetaren disko berria Seinaleak da. Markos Untzetaren disko berria Seinaleak da.
Hamar kantu bildu ditu bere ahots, gitarra eta ahosoinuaren laguntza soilaz


Disko biluzia eta intimista osatu du Markos Untzetak (Eibar, 1970). Seinaleak du izenburua eta Gaztelupeko Hotsak zigiluaren bidez argitaratu du.
Diskoak hamar kantu biltzen ditu, bakarka grabaturikoak, bere ahotsa, gitarra eta ahosoinuaren laguntzaz, ez besterik, Woody Guthrie edo Bruce Springteen akustikoaren bidetik.

Bere kantuen protagonistak krisi ekonomikoak, biolentziak edo gaztazka politikoak jipitutako pertsonak dira
Musikari eibartarrak gertuko gaiekin elikatu ditu kantuen hitzak, egunerokotasunaren kronista bihurtuz, baina kasu, bere kantuen protagonistak krisi ekonomikoak, biolentziak edo gaztazka politikoak jipitutako pertsonak baitira: bankuaren esku dagoen eta dena galtzeko beldur den atsoa, indarkeria matxista pairatzen duen emakumea...
bidali zure berria Bidali zure berria
DISKOGRAFIA

  • Seinaleak (2014)
  • Mississippi (2011)
  • Zenbat euri (2006)
  • Gaua basamortuan (2001)

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.