entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2006-02-02

MARTXOAK 4, DURANGON: MUSIKHERRIA HERRI DISKOETXEAREN AURKEZPEN JAIALDIA

Prentsaurrekoaren irudi bat Prentsaurrekoaren irudi bat
Martxoaren 4an izanen da. Durangon. Hobeki esanda, Durangon sakabanatutako hainbat eszenatokitan. Musikherriaren aurkezpen jaialditzarra izanen da. Antolatzaileek adierazi dutenez, “Musikherria pasa den urtean sortu zenetik, egindako egitasmorik handiena izango da, bertan, gure erronkaren helburuetariko bat gauzatuko baita, hots, gure herriko musika kaleratzea eta hedatzea”.

Jaialdia egun osokoa izango da. Bertara joateko bonolaguntzak salgai daude 10 eurotan. Bonolaguntza honekin ekitaldietara joateko aukera izateaz gain, Musikherriaren bigarren CD bilduma oparituko da. Bonolaguntza hau Euskal Herriko taberna eta ohiko lekuetan eros daiteke: www.musikherria.org/m4/


JAIALDIAREN EGITARAUA



1. ALDE ZAHARRA gunea
Bakarlariak: Jonas, Jabi, Sagardole, Iratxe, Jonu eta Mantala No

a) Santana
12:00 Kloratita, Korumbà eta Gatazka
16:00 Gaitz, Arkada, More, Konter eta Harrika
b) Andra Mari
12:00 Ihesbide, Punkamine eta Txakurrak
16:00 Zartako (Iruñea), Lukas Prest!, Banda Batxoki, Kuenta Atrás eta BKBO
c) Herriko
12:00 Adikune, SKT Sekuentzia eta Maz Mon Kis
16:00 Gatazka Oi!, Lur Jota, Sarkor, Anger eta Eigen System


2. GAZTETXE gunea
Goizez Bertsolariak: bertso-saio musikatua Bokatak, erakusketak...
16:00 Akatu, Ozen, Itaka, Sysmo eta Zartako (Bilbo)



3. LOTUREN gunea
Azoka, graffittiak, multimedia, koffe&txok, poesia, BJ, DJ, folk, antzerkia, musika esperimentala, break dance.

20:00retan KALEJIRA MUSIKATUA
21:00etan AZOKAn aurkezpena + kontzertua
Jauko Barik, Motorsex, Kasu, Mix6t, All Jazz Era, Izate, Fenomenos de la Naturaleza, Amaiur-ekin dantzaldia eta Tuboskapiren azken kontzertua.

IRAUNKORKI Txosnak, kontzertuak kamioietan, zirkua, kale antzerkia, Elektrotuna, Txaman, trikitilariak, BJ, txalaparta, sound system mugikorra, txistulariak, fanfarreak, DJ, dantzariak, zanpantzarrak, egun osoko irratia, tinbaleroak, albokalariak, zankoak...


EUSKAL TALDE GEHIAGOREN KONTRAKO JAZARPENA
Bestalde, prentsaurrekoa amaitu ostean, azken astean jazotako bi gertakizunen berri eman ziguten Musikherrikako jendeak: 1-Bilboko Zartako taldeak duela gutxi kontzertua eskaini behar zuen Santanderreko D’Manu musika aretoan, baina PP, AVT, Manos Limpias eta Falangerengandik jasotako presio eta mehatxuak direla-eta, antolatzaileek Zartakoren ordezko talde bat bilatu behar izan dute.
2- Webgune ultraeskuindar batean 80 euskal musika talde baino gehiagoko zerrenda bat -horietako asko MusikHerriakoak- publikatu dute taldeen kontakturako telefonoekin euren kontzertuak boikoteatuak izan daitezen eskatuz.
MusikHerriak bi gertakizun hauek gogorki salatu eta erasotutako taldeei elkartasuna adierazi die eta baita, tamalez, etorkizun batean egoera hau jasango duten taldeei. Entzun! aldizkariak ere adierazpen askatasunaren izenean salatu nahi du talde abertzale, anarkista eta ezkerzale hauen kontrako erasoa.
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!