entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Julen Azpitarte 2014-03-20

Mattin soinu-artistak 'Song book #5' diskoa argitaratu du

Mattinen diskoaren azala. Mattinen diskoaren azala.
Australian 2013an grabatutako 5 minutuko 5 rock doinu biltzen ditu, alegia, 5 x 5= 25 minutuko diskoa. Hori gutxi balitz, diskoa 555 aleko tiradan argitaratu du...


Mattin soinu-artistaren lan berri bat iritsi zaigu, ohi duen moduan, kontzeptu jakin baten inguruan ardaztu du bere lana, oraingoan 5 zenbakiaren inguruan.
Bada, diskoak Australian, 2013an, grabatutako 5 minutuko 5 rock doinu biltzen ditu, alegia, 5 x 5= 25 minutuko diskoa. Hori gutxi balitz, diskoa 555 aleko tiradan argitaratu du Australiako Disembraining-ek What is not music? (Zer ez da musika?) sailaren barruan.
Diskoaren sortze-prozesua ere 5 zenbakian oinarritu da: 2013ko maiatzean, antipodetako 5 musikarik 5 minutuko 5 inprobisazio grabatu zituzten, 5 kanturen izenburuetatik abiatuta. Grabazioaren bigarren zati batean, Mattinek 5x5 minutuko kontzertua egin zuen Victorian College of The Arts-en, doinuen izenburuetan oinarritutako 5 jarraibide 5 ikus-entzuleri eman ostean; bizkaitarrak bertan grabatu zituen ahotsak, baina publikoak ez zuen musikarik entzun, Mattinek aurikularren bidez entzun baitzuen musika guztia.

Hori guztia aurretik ezarri zion bere buruari Mattinek, 5 kontzeptuaren mugetan aritzeko asmoz, bai eta musika zer ez den azaltzeko ere; horretarako, Jonh Cagek 1951n kamera anekoikoan (anechoic chamber) izandako esperientzia kontatu du, diskoa zabaltzen duen What Isnt Music After Cage? doinu sinkopatua eta elektronikoan. Cage kamera horretan sartu zen erabateko isiltasuna entzuteko asmoz.
Doinuak inprobisazioak izan arren, Mattin nahikoa melodiko aritu da abesterakoan; esaterako, azken kantua, The Act Acting On Itself, post-punk giroan sortu eta hazten da, eta azken zatian txaloak ere entzuten dira, "compulsive freedom: how objectivity generates subjectivity", kantatzen duen bitartean. Bigarren ahots bat ere entzuten da, ikusleren batena omen da. Musikari dagokionez, inprobisazio riff gitarra sendoen errepikapenetan eta psiko-elektro kutsuko erritmo hautsietan eraikitzen dira.
Inprobisazioan eta egitasmo zabal batean oinarritutako lana izan arren, diskoa nahikoa entzungarria da, Mattinen beste lan batzuekin alderatuz gero. Entzungarritasun hori, soinu-artistak melodiko abesteko egin duen ahaleginetik dator, edo, agian, gustuko dituen kantarien itzaletik: PILeko John Lydon, Pop Group-eko Mark Stewart bai eta, musikak zabaltzen duen giro lisergikoetatik ere.
Mattinek ondoko musikariekin grabatu du 5: Joel Stern eta Alex Cuffe (Sky Needle) eta Andrew McLellan (Cured Pink, Greg Boring, Kitchen's Floor) australiarrak, eta Dean Roberts (Thela, White Winged Moth, Austistic Daughters) zeelanda berritarra.
 



  • Adi! Mattinek apirilaren 12an aurkeztuko baitu 5 egitasmo Bilboko Etxegabe tabernan, Piketa eta Eten taldeekin. Bilbon, ondoko musikariekin arituko da mattin: Al Karpenter, Loty Negarti, Jon Mantxi eta Piji.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.