Melvin Davis iazko Mojo Workin jaialdian, Gazteszena aretoa hankaz gora jartzen. Argazkia: Juan G. Andr
Buruhauste bat baino gehiago izan dute 2014ko Mojo Workin' jaialdiaren
antolatzaileek aurtengo edizioa aurrera ateratzeko. Hasierako karteletik
artista bat baino gehiago erori eta ordezkoak bilatzen ibili ondoren,
azkenean lortu dute behingoz egitaraua ixtea. Eta aizue, lortu ere lortu
dute berriz ere luxuzkoa izatea.
Hasierako karteletik
Baby Washington eta
Billy Boy Arnold baino ez daude.
Gino Washington izan zen erortzen lehena. Owen Gray bigarrena. Azken honen ordezkoa, Sugar Pie Desantok, joan den astean kale egin zuen. Azkenean, eta buruko min frankoren ondoren, Kim Weston eta Melvin Davis (bigarren urtez jarraian!) abeslariek osatu dute kartela.
Melvin Davis izanen da gure lehen protagonista. Bere kasua guztiz argigarria da. Iazko edizioan jo zuen eta aho bete hortz gelditu zen bertan jasotako harrera beroarekin. Galdeiozue bestela bere semeari; ezin sinetsi zezakeen bertan ikusten ari zena: zaleak aitarekin argazkiak ateratzen bata bestearen atzetik eta... bai, gaueko kontzertu ahaztezin hori... Hortaz, errebotez bada ere, aurten berriz izanen da Donostian Detroiteko Soul enbaxadorea. Gure Gauza elkarteak berriki argitaratu dion singlea uzten dizuegu entzungai:
Lehenengoari "Detroit Soul Ambassador" esaten badiote, orain datorrena, Baby Washington alegia, New Yorkeko soularen
erregina dugu. 1940an jaio zen Hego Karolinan, baina
Harlemen hazi. Salmenta zerrendetan hainbatetan sartu zen
The Time, That's How Heartaches Are Made edota
Only Those In Love
abestiei esker. 70eko hamarkdan bere karrerari ekin zion berriz eta
egun jardunean segitzen du. Guk Northern Soul eszenaren barruan arrakasta izan zuen
Let Love Go By kantua aukeratu dugu:
Melvin Davis bezala, bigarren ordezkoa ere Detroit hiritik dator. Eta, kontuz, "Detroit Soul Goddess" gisa bataiatu dute jaialdiaren kartel ofizialean!
Kim Weston 1939 jaio zen. Motown zigiluarekin grabatu zuen bere ibilbidearen lehen etapan. 1963an lortu zuen bere lehen arrakasta:
Love Me All the Way. 1965ekoa da, ordea, bere singlerik ezagunena:
Take Me in Your Arms (Rock Me a Little While). Westonek ospe dezentekoa irabazi zuen Marvin Gayerekin batera
It Takes Two kantua grabatu zuenean. Hala ere, ez zuen inoiz garaiko beste izarren sona lortuko.
Billy Boy Arnold Chicagoko blues legenda bizia da. 1935ean
jaioa, Donostiara etorriko den artistarik zaharrena dugu Arnold jauna.
Gazte zelarik, Vee-Jay Records zigiluarekin kontratua sinatu zuen.
I Wish You Would eta
I Ain