entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2014-12-11

Monte del Oso taldearen estreinaldia

Abenduaren 12an izanen da, Irueko Subsuelo aretoan

Luis, Ion eta Edu. Luis, Ion eta Edu.
Besteak beste, Edu Ugarte (Muy Fellini, Half Foot Outside) eta Ion Minde (Kaskezur) musikariek osatzen dute banda berria

Monte del Oso talde berria da. Ordea, ez dira berriak musikaren esparruan berau osatzen duten hiru kideak. Izan ere, urteak eta urteak daramatzate zarata egiten: Bateria astintzen Edu Ugarte iruinsemea aurkituko dugu (Half Foot Outside eta Muy Fellini taldeetako kide eta sortzailea). Gitarra eta ahotsetan berriz, Ion Minde izanen da, baztandarra eta Kaskezur taldeko kidea. Azkenik, lau soketan Luis Gomez nafartutako bizkaitarra daukagu. Urteak daramatza baxua jotzen, nahiz eta plaza publikora apenas irten den. Luis, Black Izar kontratazio eta management agentziaren arduraduna da.
Egunotan, lehen kantuak grabatzen ari da hirukoa.





Esan digutenez guk ez ditugu oraindik entzun, joan den mendeko 80 eta 90etako punk rocka dute euren soinuaren iturri, baina power pop ukituez jantzia. The Replacements, Sonic Youth, Hsker D edota Dinosaur Jr. gisako taldeen antza dutela aitortu digute. Dena dela, Monte del Osoren soinua ezagutzeko hoberena zuzenean ikustea izanen da. Taldearen lehen kontzertua ostiral honetan (hilak 12) izanen da, non eta Irueko Subsuelo aretoan.

Seores talde bizkaitarra izanen dute eszenatokian lagun.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.