entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2004-03-06

MORAU TA AGOTAK DISKO BERRIA

Hamarkada luzean aritu zen Andoni Tolosa MORAU Euskal Herriko bazter guztietatik bere kantuak eta kontuekin. Tarte horretan hiru grabazio kaleratu zituen: sifoiarena, Kantu galduak, Amodio domestikoak.
Gabonen bueltan TXUKALDA izeneko disko berria grabatu berri du, aspalditik dabilen taldearekin. Grabazioa otsailean kaleratuko da eta MORAU TA AGOTAK izenpean defendatuko dute zuzenean. Grabaketan gonbidatu bereziak ere izan dira, besteak beste PETTI gitarra jotzen bi kantutan eta JABIER MUGURUZAren soinua beste batean. Azala eta barruko ilustrazioak MATTIN marrazkilariaren kargu izan dira, disko polita osatuz.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.