Itziarren semeak
Alaitasun eta erritmo biziarekin jokatuz,
dantzarako grina zabaltzea du helburu Euskal Herriaren aldeko borrokaren
aldarrikapenarekin batera.
2011ko maiatzean kaleratutako
Lehen lerroan diskoaren baitan aurki
daitekeen
Mugi gerria kantuaren bideoklipa kaleratu berri du
Itziarren
Semeak ska punk bandak.
Kantuaren grabaketan parte hartu zuten
Bilbomatiks taldeko musikariek
(Igor, Nerea, Maria eta Markez) eta Arkaitz “
Anger” eta Etxahun
“
Orkresta”-ko abeslariek. Horiekin batera
Mirentxuren
alabak izena hartu duten Olaeta elkarteko dantzariak ere parte hartu
dute beste hainbat lagunekin batera. “Tas Tas” Careaga arduratu da
bideokliparen grabaketaz eta muntaiaz.
Denboraldi bukaera
Bideoklip berrearen aurkezpenarekin batera Itziarren Semeak ska punk
bandak 2011ko denboraldiari kantu berrien grabaketarekin bukaera emango
diola ezagutzera eman nahi du.
Durangoko azokan eskainiko dute aurtengo
azken kontzertua eta bertan kantu berriren bat entzuteko aukera izango
da. Andoaingo Garate estudioetan grabatuko dute abenduaren bukaeran,
berriro ere Kaki Arkarazoren gidaritzapean.