entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-05-23

MUNDUMIRA, MUNDUKO KULTUREN FESTA MARTXAN

Mundua gurean, gurea munduan Mundua gurean, gurea munduan
Mundumira, munduko kulturen jaia Aretxabaletan burutuko da ekainaren 1, 2 eta 3an; Debagoiena eskualdea lurralde desberdinetatik etorritakoen topagune bihurtuko da beste behin eta, aldi berean, aukera izango da inguruko ondare historikoa, artistikoa eta naturala erakusteko eta ezagutzeko.
Jaialdia etorkizuneko gizartearen isla izan daitekeela diote antolatzaileek; bizirik dagoen lurralde batean sortu daitekeenaren adierazle; beti ere, norberaren kulturaren ezaugarriak mantenduz eta beste kulturen ezaugarriak ezagutuz. Jarduera honekin eskaintza integrala luzatu nahi da; eskualdeko irudia Euskal Herrian zehar zabalduz eta aldi berean, turismo eta aisialdiko eskaintza kulturala zabalduz.

Jaialdiak atal desberdinak izango ditu:
- Mundu osoko musikak; kontzertuak, tailerrak
- Erakusketak, mahai inguruak
- Haurrentzako jolasak
- Mendi eta senderismo azokaren 2. azoka; mendi irteerak
- Ibilaldi gidatuak
- Artisautza azoka
- Euskadiko boulder txapelketa
- Euskal Herriko ONGen Topagunea, etab


MUNDUMIRA EGITARAUA

OSTIRALA 1
17:30 Mundumira Informazioaren irekiera (Herriko Plaza)
Munduko zaporeen gunea. Munduko hainbat kulturatako janarien dastaketa. Mundumira elastikoaren aurkezpena. Salmentaren irabaziak Lankidetzarako hiru proiektutara bideratuko dira; proiektuak bertako GGKEek aurkeztutakoen artean aukeratuko dira.
19:00 Emanaldia:
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.