entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-10-21

'Musika eteten denean dantzariak tokialdatu egiten dira' argazki liburua argitaratu dute

Euskal Herriko hardcore-punk eszenaren ehun bat irudi biltzen ditu

Argazki liburuaren azala. Argazkia: Banizu Nizuke. Argazki liburuaren azala. Argazkia: Banizu Nizuke.
Lotura erlazionatuak
Egoitz Irizar, Hodei Esteban eta Ariane Smierciren argazkiak dira


Euskal Herriko musika argazkilariak izeneko bildumaren hirugarren zenbakia argitaratu du Banizu Nizuke argitaletxeak: Musika eteten denean dantzariak tokialdatu egiten dira liburua. 104 orritan zehar, Egoitz Irizar, Hodei Esteban eta Ariane Smierci argazkilarien ehun bat argazki ikus ditzakegu, beti ere hardcore eta punk eszenaren baitakoak. Gaztetxe eta areto txikietan hartutako irudiak dira, eta sotoko kontzertuen izerdia darie alderik alde. Liburuaren hitzaurrea berriz, Okene Abregok (BAP!!, Inoren Ero Ni) idatzi du.
Liburua 12 eurotan dago salgai.

Euskal Herriko musika argazkilariak
Bilduma honen helburua, gure musika popularraren historia bildu eta katalogatzea da. Banizu Nizuke argitaletxearen ustez, Euskal Herriko argazkilariak oharkabe igaro dira, eta "bidegabekeri" hori konpontzeko, aipatu liburu bilduma hasi dira argitaratzen, irudien bidezko gure historia musikala jasotzeko.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.