entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun!/Musikazuzenean 2016-01-07

Musikazuzenean III. Jaialdi Akustikoa

Urtarrilaren 10ean egingo da Errenteriako Niessen aretoan

Afixa. Afixa.
Amorante, Liher, Eneritz Furyak, Jon Basaguren, Mikel Uraken, Imanol Carballo, Ekiza, Lorea Intxaurrandieta, Occhi di Farfalla, Josu Bergara, Physis versus Nomos eta Goliath ariko dira


Heldu den igandean, Errenteriako Niessen aretoak Musikazuzenean webguneak antolatutako hirugarren jaialdi akustikoa hartuko du. Bi ordu luzez, 12 artistek 24 kantu eskainiko dituzte.
Musikari bakoitzak (edo musika proposamen bakoitzak) 8 minutu inguruko saioa burutuko du, parte hartzea bi kantutara mugatuko delarik. Horrela, bakoitzaren lanaren lagin txiki bat erakutsi ahal izango da.
Nagusiki, gitarra akustikoak izango dira emanaldien ardatz, nahiz eta bestelako musika tresnak ere erabiliko diren zuzenekoan (gitarra elektrikoak, teklatua, bibolina, baxuak, kaxa flamenkoa....).  Batez ere bakarlariak izango dira oholtza hartuko dutenak, nahiz eta lankidetzak eta bestelako kolaborazioak izango diren artista parte hartzaileen artean.


Parte hartzaileak

Jaialdiaren antolatzaileek azaldu dutenez, hitzordu honen filosofia musikariak ez errepikatzea da: "25 izenetik gora izan ditugu aukeran saio hau burutzeko.  Azkenean, 12 musika proposamen aukeratu ditugu, musikalki, afixa anitza eta koloretsua osatuz. Bide horretan, Oarsoaldeko zenbait musikari sartu ditugu afixean, Oarsomusika elkartearekin elkarlanean".


Amorante
Zaila da Amoranteren jarduna hitz batean laburtzen. Baita parrafo batean ere. Dakiguna da parean tokatu zaigun bakoitzean aho zabalik utzi gaituela, ez soilik inoiz gutxitan izan dugulako antzeko deus entzuteko aukerarik, baizik eta musikari erabatekoa delako Iban Urizar, ezin barrurago sartzen delako bere ahots tarratatua, zehaztasun inbidiagarriz jotzen dituelako bat, bi, hiru edo auskalo zenbat instrumentu.

Liher
Donostiako Lide Hernando kantari gaztea da ezkutatzen da Liher izenaren atzean. Duela bi urte hasi zen kantuak egiten gitarraren laguntzaz, eta 2015ean zazpi kantuz osaturiko "Arrazoi gutxi, denbora asko" diskoa editatu zuen. Egun, bakarka aritzeaz gain, banda formatuan ere taularatzen da.

Eneritz Furyak
Kasernarat taldeko abeslaria da Eneritz Furyak. Taldearekin ibiltzeaz gain, bakarka gitarra akustikoaren laguntzaz ere eskaintzen ditu emanaldiak, bere kantuak are biluziago taularatuz. Ahots berezi eta indartsua du Irun hiriko abeslari gazteak, lehen entzunaldian arreta eragiten duten horietakoak.

Jon Basaguren
Izaki Gardenak taldeko abeslari eta kantuen sortzailea da Jon Basaguren. Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Lehen pausoak, hala ere, bakarka eman zituen, gitarra akustikoaren laguntzaz, denboraren poderioz, banda osatu eta diskoak grabatzearekin batera. Musikalki folk eta amarikana doinuetan sakontzen du.

Mikel Uraken
Bilbotik, folk rock akustikoa jotzen duen musikaria da Mikel Uraken. Aurretik, Loan bezalako rock gogorreko musika taldeetan ibilitakoa, eta orain, bakarkako bidean, bestelako erritmoetan. Bidean hiru disko grabatu ditu, azkena, 2015 urte amaieran argia ikusi duen
bidali zure berria Bidali zure berria

JAIALDIA ATZO ETA GAUR


LABURREAN

EGUNA: Urtarrilak 10 igandea
ORDUA: Arratsaldeko 19:00tan
LEKUA: Niessen arteoa
HERRIA: Errenteria
EKITALDIAREN IRAUPENA:
2 ordu eta laurden
MUSIKARI BAKOITZAK: 2 kantu, 8 -10 minutu inguruko saioa

PARTE HARTZAILEAK
Imanol Carballo
Amorante
Liher
Eneritz Furyak
Jon Basaguren
Mikel Uraken
Ekiza
Lorea Intxaurrandieta
Occhi di Farfalla
Josu Bergara
Physis versus Nomos
Goliath

PARTE HARTU DUTEN MUSIKARIAK

Euskal Herriko musika eszenan formatu txikian ari diren musikariak bildu dituzte ekimen honetan, eszena txiki bezain aberatsa osatzen duten bakarlari eta kantautoreak batuz emanaldi errepikaezinean. Elorrioko Arriola antzokian burutu zen lehen jaialdia. Bigarrena, berriz, Andoaingo Bastero kulturgunean.
Bertan izan dira, besteak beste, MobyDick, Petti, Azkaiter Pelox, Anari, Mursego, MeryMey, Joseba Irazoki, Morau, Sorkun, Koldo Soret, Zaloa Urain, Joseba Baleztena, Ain_1, Gorka Urbizu, Okene Abrego & Mariano Hurtado, Igor Arzuaga & Luis Vil, Gaizka Insunza, Xabi Solano & DZ...

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.