entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-05-23

MusikaZuzenean jaialdi akustikoa igandean

Bigarren urtez, Euskal Herriko artista desberdinek hartuko dute parte

Jaialdiaren afixa. Jaialdiaren afixa.
Hemen da 2012ko jaialdi akustikoa. Igandean izango da, Andoaingo Bastero Kulturunean. Besteak beste, Koldo Soret, Zaloa Urain, Joseba Baleztena, Gorka Urbizu, Imanol Ubeda, Okene Abrego edota To
bidali zure berria Bidali zure berria
PARTE HARTZAILEAK

Zaloa Urain
Kokein taldeko abeslaria. Musikalki rock alternatiboa landu izan du, ahots oldarkorra eta xuxurlaria uztartuz sentimendu handiko kantuetan. Musika talde ezberdinekin lankidetza ugari egindakoa da. Berriki, "Izan" diskoa kaleratu du Kokein taldearekin.

La Jodedera
Erritmo beroak lantzen dituen talde Euskal-kubatarra. Jon Txorromorro (gitarra, ahotsa eta txotixea) eta Jon Oiartzun (baxua) euskaldunak, eta Mandi Cienfuegos (perkusioa eta ahotsa) eta Oscar La Habana (treseroa) Kubatarrak osatzen dute. Kubatar sona, kumbiak, saltsa...

Koldo Soret
Surfin Kaos taldeko gitarra jotzaile eta abeslaria. Musikalki, punk-rock koordenadetan egin du musika bidaia, bestelako musikei muzin egin gabe. Surfin Kaos taldeaz gain, Utikan, Chico Boom eta bestelako musika taldeetan ibilia.

Xabi Solano & DZ
Esne Beltza taldeko kideak. Talde izaera alde batera utzi eta biko formatuan taularatuko dira: Xabier Solano (Ahotsa, gitarra eta trikia) eta Zigor DZ (platerak, scratxak, promamaziaok, samplerrak). Elektronika eta giro akustikikoak jorratuko dituzte

Ain_1
Arrasatetik datorren musika egitasmoa. Lau neskez osaturiko banda gaztea da honakoa, non musikalki, giro akustikoak lantzen dituzten, gitarra, bibolina, kaxoi flamenkoa, eta bestelako tresnak erabiliaz. Zuzeneko emanaldietan dantza eta poesia uztartzen dituzte.

Joseba Baleztena
SextySexers eta Sumision City Blues taldeetako gitarra jotzailea. Rock & Roll bero eta sutsua landu izan du beti, naiz eta bestelako doinuetan ere sakondu bere bakarkako musika saiakera ezberdinetan, "Instroak Vol1" diskoan kasu.

Gorka Urbizu
Berri Txarrak taldeko sortzailea eta Katamalo musika egitasmoko kidea. Gurean ez ezik, mundu mailan kontzertuak eskaintzen ditu, Euskal Herrian dugun musikari interesgarri eta ezinbesteko horietako bat da egun.

Okene Abrego + Mariano Hurtado
Urteak atzera Bap! taldeko kidea, eta egun Inoreneroni taldeko abeslaria dugu Okene Abrego. Erritmo azkar eta oldarkorrak jorratu izan ditu ohikoan, beti ere, bere ahots berezi eta sakonaz. Emanaldian Mariano Hurtado (Inoreneroni, El Hombre Burbuja) baxu-jotzailea izanen du taulan lagun.

Igor Arzuaga & Luis Vil
Laudio (Araba) herriko musika bikotea. Musika munduan eskarmendu handiko musikariak, beti ere, eszenaren alde undergraund-ean murgilduak. Berriki "Mara Mara" diskoa kaleratu dute Gaztelupeko Hotsak Zigiluaren babesean.

Imanol Ubeda
Bide Ertzean eta Deabruak Teilatuetan taldeko kidea. Gazteetan punk rock doinuak landu zituen Deabruak Teilatuetan taldearekin. Gerora, euskaraz egindako pop giroetan sakondu du Bide Ertzean egitasmoarekin.

Gaizka Insuntza
Gernikar musikaria. Bere sorreratik Audience taldeko kidea izan da gitarra eta pianoa jo dituelarik, eta bidean hiru disko kaleratu ditu bere bandarekin. Disko askotan kolaboratu izan du, eta bestelako musikarien ondoan ibili da zuzenekoetan, ere. Energia hutsa!

To

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.