

121 KREW
Hiriaren taupadak CD: 6 €
Ibilbide luzea bete ondoren, euskal rapa jorratzen duen 121krew-k,
"Hiriaren taupadak" izenburupean diska berria aukezten du
2011.urte bukaeran: Hitz konprometituak eta erritmo bizi zein
indartsuak aurkitu ditu entzuleak diska osatzen duten hamar
abestien arten. Diskaren grabazioan taldearen hainbat lagun parte
hartu dute; Eider Zenarrutzabeitia, Xabi Solano eta Zigor DZ (Esne
Beltza), Norte Apache, Txeroki, Gustavo Borja, Gorka Suaia
(Kodigo Norte), Nörzzöne, Mono Recalcitrante, ZKH (Goienetxe).
www.myspace.com/121krewhiphop
121krew@gmail.com
[0034] 627 442 754
NORTE APACHE
Quilombo CD: 5 €
Euskarazko rapa, 2 urte biran ibili ostean, diska berriarekin bueltan
dira Norte Apache taldekoak. 10 abestik osatzen dute diskoa.
Maketako abesti baten berrikuspena eta hainbat kolaborazio daude
tartean, Endika lahaine, Aiora Renteria eta Miren Amuriza, besteak
beste.
www.myspace.com/norteapache
norte.apache@gmail.com
HUTSA
Hutsa
CD: 8 €
HUTSA taldearen lehen diskoa da. Melodia indartsuek eta gitarra
beroek markatzen dute diskoaren norabidea eta
taldearen ezaugarri nagusian bihurtzen dira. Beraien sormenaren
ondorioz sortutako melodia, loop, letra eta
ideiak 8 kantu akustiko eman dituzte bossa, sehaska kanta edota
bluesa bezalako estiloak jorratuz.
http://hutsa.net
hutsatadoblea@gmail.com
[0034] 627 397 114 (Gorka)