entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2009-01-08

MUSIKHERRIA ZIGILUAK BERE AZKEN NOBEDADEAK AURKEZTU DITU ETA AHT-REN AURKAKO KONTZERTUA ANTOLATU DU

Itsusiak, baina jatorrak. Itsusiak, baina jatorrak.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
MusikHerria zigiluak Tuboskapi, Insanity eta Feos Pero majos taldeen azken diskoak eta bi bilduma – Euskeran Itotiyak eta Lasarteko Gau Multimusikala – argitaratu berri ditu. Bestalde, MusikHerriak-ek urtarrilaren 17rako AHTren aurka Urbinan deitutako manifestazio nazionalarekin bat egin eta arratsalderako jaialdia antolatu du AHT Gelditu! Elkarlanarekin batera Gasteizko Alde Zaharrean.

MUSIKHERRIAREN AZKEN NOBEDADEAK


TUBOSKAPI: Tuboskapi
Sei urteko ibilbidearen ostean, Ondarroako ska taldearen despedidako diskoa. Lan honek ska eta reggae-aren munduan murgiltzen diren zortzi kantu ditu, bakoitza gai ezberdin bati buruzkoa eta musikari dagokionez ukitu desberdinekin. Skalariak, Betagarri, Manu Chao, Sagarroi, edo Ska-P izan dituzte erreferentzia gisa.

EUSKERAN ITOTIYAK: Itoti bat gutxiyo
Oiartzungo Euskeran Itotiyak euskara taldeak kaleratutako Itoti bat gutxiyo bilduma, Oiartzungo musika taldeen euskarazko abestiak biltzen dituen diskoa. Hainbat estilo nahasten dira bertan: hasi korotik eta rocka bitarte, musika herrikoia, pop-rocka, euskal musika eta bertsolarien doinuak ere entzun daitezke. Talde guztiak dira oiartzuarrak, eta denek abesten dute euskaraz; horiek baitziren CDan parte hartzeko baldintzak. Abesti guztiak dira taldeek sortuak, ingelesetik itzulitako bertsio bat eta kanta herrikoi bat salbu. Beraz, berritasuna, aniztasuna eta euskara dira nagusi.

INSANITY: Hitzik gabeko lekuko
Bilboko talde gaztearen bigarren maketa rock alternatiboko sei abesti biltzen dituena. 2004an sortuak, abeslari berriarekin datozkigu. Berri Txarrak, Kauta, Eraso, System Of A Down, Linkin Park, edo Rise against bezalako taldeak dituzte erreferentzia moduan.

FEOS PERO MAJOS: Laxt fest
Aurtengo Ugaoko jaietan grabatutako zuzenekoaren DVDa. RIPeko Txerraren kolaborazioaz, Evaristo, Def Con Dos, Barricada, Anestesia eta abarren abesti ezagunenak bizkaitarren umore bereziarekin.

LASARTEKO GAU MULTIMUSIKALA: VII. Multimusikala
Lasarteko tabernetan urtero egiten den Gau Multimusikalean parte hartuko duten musika taldeen bilduma: Yaw, Apurka, Ostikua Potrotan, Gargantas Desgarradas, Hurto, MusikBerbena, Garagardo Gura, Sortuz, Grassman, Potrobixarrak, The Last Strengh, Naken Selector eta Bertsohop.



AHT GELDITU! KONTZERTUA

Urtarrilaren 17an, ez dira aldarrikapena zein musika faltako. AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazio nazionala antolatu du Urbinan eta MusikHerriak-ek bere ekarpena egin nahi izan du. Bi kolektiboek jaialdi berezi bat antolatu dute, non Gasteizko Alde Zaharra musikaz hornituko den. Bestetik, MusikBerbena talde arabarrak "AHTrik ez" abestia konposatu du jaialdirako.

Egun osoko egitaraua:
Urbina (Herriko Plazatik abiatuta)
12:00tan Manifestazio Nazionala.
Auzolan frontoian
15:30etan, herri bazkaria eta Jonu kantautorea.
Landatxon
17:30etatik aurrera:
Hesian
Banda Batxoki
El Trono de Judas
MusikBerbena
Xopapo (azken kontzertua): + Rufo (Mossin Nagant) + Mikel (Gartzen) + Garargardo Gurako haize sekzioa + Batista (JoDT) + Txasko eta Ibai (Ankerrak) + Raimundo (Reverendo Parker) + Jonu kantautorea + Gasteizko txalapartariak.
Gasteizko Gaztetxean
18:00etatik aurrera:
The Dogs of the Black Foot
From Lost to the River
Boneman
Ain_1
0:00etatik aurrera:
Aritz Sound System
Karrocerias Betoño
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Munster Records-ek 30 urte bete ditu. Zorionak!
  • Derrame Rock jaialdia Ourensen eginen da ekainaren 28 y 29an. www.festivalderramerock.com
  • EHZ festibala motorrak berotzen!!! Ekainaren 28, 29 eta 30ean Lekornen. www.ehz-festibala.eu
  • Leñoren biografia idatzi dute Kike Babasek eta Kike Turronek. Ekainaren 25ean aterako da. WWW.PAGINA-1.ES

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!