entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2009-08-06

MUSIKHERRIAREN UDAKO UZTA: TXURRUSTADA ETA GARAGARDO GURA

Menu del Día, Garagardo Gura. Menu del Día, Garagardo Gura.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Herri diskoetxeak Txurrustada iruindarren eta Gasteizko Garagardo Gura taldearen lanak argitaratu ditu uda honetan. Lan berri hauekin jada 56 disko zein DVD-k osatzen dute MusikHerriaren katalogoa.

TXURRUSTADA, “Izateko Jaioak”
2006. urtean Iruñean sortutako talde gazteak herri bereko K estudioetan grabatu du bere lehengo lana. Punk, rock eta ska doinuz jositako diskoan mota guztietako gaiak jorratzen dituzte taldekideek: gaur egungo munduaren egoera, Euskal Herriko gatazka politikoa, herri kultura, zein sentimendu pertsonalak.


GARAGARDO GURA, “Menu del Día”
Txaranga bateko kide ziren lagun talde batek Garagardo Gura taldea osatu zuen 2005ean eta urte bereko azaroan beraien lehengo kontzertua eskaini zuten Gasteizko gaztetxean. Ordutik, makina bat kontzertu eskaini dituzte, tartean Akatz, La Familia Iskariote, New York Ska Jazz Ensemble eta The Dynamites taldeekin. 2006an Doble Malta maketa kaleratu zuten.
Orain berriz, beraien lehengo lan luzea izango denarekin datoz, non, ska doinu fresko eta dantzagarrienetik doinu latinoetara, funky, metal zein reggae erritmoetatik pasatuz. Abestien hitzetan, gai orokorrak zein pertsonalagoak lantzen dituzte: munduko bidegabekerien salaketa, heroina eta droga berriak, musika eta kultura ulertzeko modua, cannabisaren legalizazioa, 1936ko gerra zibila, homosexualitatea...
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!