entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-03-02

Mutrikuko Kraussk taldearen bira hasiko da larunbat honetan

Dozena bat kontzertu emango dute ekaina bitartean, horietako lau lehen aldiz Euskal Herritik kanpo

Martxoaren 21ean etxean joko dute. Martxoaren 21ean etxean joko dute.
Lotura erlazionatuak
Aurten argia ikusi duen Gudaberria disko nabarmena aurkeztuko dute


Metal arloan aurten Euskal Herrian argitaratu diren disko nabarmenetako bat sinatu du Mutrikuko Kraussk taldeak: Gudaberria. Larunbat honetan, berau aurkezteko bira majo bati ekingo diote Bilbon. Lehen aldiz, Euskal Herrititk kanpo joko dute mutrikuarrek: Madril, Murtzia, Valentzia eta Oviedon hain zuzen ere. Gainontzeko kontzertuak Euskal Herrian izango dira: Irun, Bera, Markina, Azkoitia, Gorliz...

Noski, beren jaioterrian ere joko dute, Mutrikuko gaztetxean hain zuzen ere, noiz eta martxoaren 21ean. Egun honetarako jai berezi bat antolatu dute datozen hilabeteetan izango dituzten gastuei aurre egiteko, crowfunding moduko bat, Kraussfundin Jaxa deitu dutena. Beraien disko berriko abestiez gain, hainbat bertsio eta kolaborazio eskainiko dituzte.
LauP4
talde ondarrutarrak irekiko du gaua. Sarrerak 3 eurotan jarriko dituzte salgai Mutrikuko Zubiaran tabernan martxoaren 6tik aurrera.

BIRAREN DATAK
* Martxoak 7, Bilbo, Rozzalino
* Martxoak 21, Mutriku, gaztetxea
* Martxoak 27, Irun, Tunk!
* Apirilak 2, Madril
* Apirilak 3, Murtzia
* Apirilak 4, Valentzia
* Apirilak 5, Oviedo
* Apirilak 11, Berritxu, Satorzulo
* Apirilak 25, Bera, Ikuilu ostatua
* Maiatzak 2, Markina-Xemein, Uhagon
* Ekainak 13, Azkoitia, plazan
* Ekainak 20, Gorliz, Xurrut

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.