entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-08-31

Napoka Iria "Lehertarazi edifizioak" disko berria argitaratu du

Napoka Iria Napoka Iria Ander eta Miren dira.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Jendaurrean grabatutako lan berria kalean du azkenean Napoka Iriak. Urtarrileko asteburu batean, grabaketa estudioa Bergarako Zabalotegira egokitu, ateak publikoari zabaldu eta bi kontzertu eman zituzten kantu zahar, berri eta hainbat bertsio eskainiz.

Bi egunetako emanaldiak oso-osorik grabatu eta gero, Legarreko estudiotik pasatu zen bikoa, aukeraketa egin eta lehen maketarekin egin bezala, Ander Barriusoren eskuetan txukuntzeko. Ander Mujikak berriz, bere gain hartu du diseinuaren ardura. 

Hamar piezek osatzen dute bilduma (gitarra elektriko bat, akustiko bat eta ahotsen ohiko dantzekin). Azkenaldiko kontzertuetan eskaini izan dituzte batzuk, eta akaso ezagunak izango dira entzulearentzat. Honetaz gain grabazioan bertan egindako inprobisazio bi eta ukelelea eta kalimbaz jotako kantu ezagun baten bertsio bitxi bat ere sartu dute.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.