entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-01-26

Noizean Behin

"Errautsez urrats" EParen inguruan

"Errautsez urrats" diskoa jaitsi dezakezue taldearen webetik ere.

Noizean Behin - Pandora

Noizean Behin - Pandora. Lizentzia: Creative Commons - NC-SinObraDerivada 3.0 Unported.Saiak biraka
Lotura erlazionatuak
Noizean Behin ez da barkutik jaitsi. Ezagutu genituenean, duela urte mordoa, metala eta rocka nahasten zituzten zegoenko. Diferentzia bakarra zera da: orain askoz hobe egiten dutela.

Errautsez urrats da bizkaitarren lan berria, zazpi kantuz osaturiko EP autoekoitzia. Disko oso landua dela antzeman daiteke lehen entzunalditik, non gitarrrek diskoaren soinu trinkoa eta osatua markatzen duten, melodiari ere bide emanez.
Irakurri dugu han-hemen Berri Txarrak-en antza dutela abesti batzuk. Ez gaude ados. Noizean Behinek nahiko soinu definitua aurkeztu du lan honetan eta bai, Lekunberriko taldearekin estiloa eta hizkuntza konpartitzen dute, baina besterik ez.
Iritziak iritzi, batik bat belarri metalzaleek gozatzeko diskoa da hau.


Diskografia

* ...inoiz kontatu ez nizkizunak... (Baga-Biga, 2006) 
* Arazi (Baga-Biga, 2007)
* Errautsez urrats ep (Autoekoizpena, 2011)
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!