entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2016-01-08

'Nola belztu behar zuria' ikuskizunaren bost saio eskainiko dituzte 2016 urte hasieran

Bide Ertzean taldea eta Metrokoadroka kolektiboko Asier Sarasola eta Oier Guillan dira emanaldiko protagonistak

Bide Ertzean eta Metrokoadroka. Bide Ertzean eta Metrokoadroka.
Lekunberri, Villabona, Donostia, Errenteria eta Larrabetzun izanen dira emanaldiak

Joxan Artzeren poema berrietan oinarritzen da Nola belztu behar zuria kontzertu-errezitaldia. Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Asier Sarasola eta Oier Guillanek egingo dituze bost emanaldi urte hasiera honetan.

Bide Ertzean taldekoek pop-folk doinuen bidea hartu dute, eta Metrokoadroka kolektiboko kideek teatro ukituak dituen errezitatzeak egiten dituzte

Guztira, zazpi poema kanta bihurtu eta beste hogei inguru errezitatuko dituzte. Artzeren idazkerak dituen ardatzak hartuko dituzte aintzat horretarako: musikaltasuna, erritmoa, irudi kateatuak, hitz jokoak, sakontasun lirikoa.
Emanaldia osatzeko orduan, Bide Ertzean taldekoek pop-folk doinuen bidea hartu dute, eta Metrokoadroka kolektiboko kideek teatro ukituak dituen errezitatzeak egiten dituzte. Bien estiloak elkartuta eta gurutzatuta, emanaldi propio eta ez ohikoa sortuz.
Azaldu digutenez, Nola belztu behar zuria, funtsean, "Joxan Artzeren poesiaren mundu zabala ahots eta doinuz jantzi nahi duen emanaldia da".


EMANALDIAK

  • Urtarrilak 10 igandea, arratsaldeko 19:00etan
    Non: Lekunberriko Kantina Rock aretoan. Sarrera: 7 euro
  • Urtarrilak 15 ostirala, 22:00
    Non: Villabona-Amasako Gurea Antzokian
  • Urtarrilak 29 ostirala, 20:00
    Non: Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean
  • Otsailak 13 larunbata, 19:30
    Non: Orereta/Errenteriako Mikelazulo Kultur Etxean
  • Otsailak 28 igandea, 18:30
    Non: Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean

Oharra: Duela gutxi, emanaldi honetan oinarritzen den DVDa plazaratu dute Elkar argitaletxearen eskutik.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.