CDaren azala, bere bandcamp-etik jaisten ahal dena.
Berako musikariak bere taldeetan lekurik ez zuten kanta sorta handi batetik aukeratutako pieza instrumentalak dira Instroak Vol.1 diskora bildu dituenak. Folka, rocka, bluesa, erroak eta hautsa darie.
Errepikapena oinarritzat hartuta giro eta espazio ezberdinetatik bidaiatu nahi duten doinuak dira zazpi kantu hauek, beti ere, folk, blues, rocka eta giro atmosferikoetan barrena.
Kantu guztiak etxean –Beran, Gasteizen eta Bartzelonan– grabatuak, nahastuak eta masterizatuak izan dira 2011ko uztaila eta 2012ko otsaila bitartean.
Abestiok martxoaren hasieran internet bidez doan jarri zituen Josebak
http://josebablenoir.bandcamp.com web gunean.
Edizio fisiko mugatu eta manufakturatua argitaratu du ere bai, bost eurotan saltzen duena,
Instroak Vol.1 izenburupean (eskuratzeko interesatua dagoenak bere bandcamp-ean aurkituko ditu argibide guztiak).
Diskografia
Sexty Sexers-ekin:
Iluntze Berri Baten Bila, CD 2005 (Gaztelupeko Hotsak)
Urkamendi Blues, CD 2007 (Gaztelupeko Hotsak)
A 4 way Super Split, 10” bilduman “Black!Black!Mamba!” 2007
(Bloody Hotsak)
Hero Mantra, CD 2009 (Volcom Entertainment)
www.sextysexers.com
SumisiónCityBlues-ekin:
Las víctimas de Chacal 7” single, 2011 (Bi Batean Diskak)
SumisiónCityBlues CD, 2011 (autoekoitzia)
El Odio, La Demacración y La Ternura Humana,
2012ko apirilan kalean (autoekoitzia)
www.myspace.com/sumisioncityblues
Joseba B. Lenoir:
Instroak Vol.1, CD 2012ko martxoa (autoekoitzia)
http://josebablenoir.bandcamp.com
Soinu bandak:
kklrd - Izen bereko komikirako doinua
Izan eta Ukan - Izen bereko komikirako doinua
www.kklrd.com
edorta 2012-05-18 16:32:34
bai, desberdine guztiz b ere taldeekin konparatuz
jumixe 2012-05-18 10:41:26
desertua ekartzen dit gogora apatxeak, gustatu zait