Solo Para Punks banatzailea arduratu da luxuzko edizio honetaz
Talde donostiarraren Nuevo Catecismo Católico eta En llamas diskoak remasterizatuak izan dira eta karpeta bikoitz batean bildu dituzte 1993-1995. Los Años en Goo Records izenburupean. Karpeta bikoitza barruko zorroekin dator, non jatorrizko azalak inprimatu dituzten. Gainera, "behar bezala" prentsatua izan dira binilo biak, banatzaileek azpimarratu dutenez.
Lehen aldiz, NCC-ren letren abestiak gehitu dituzte baita ere eta orain arte publikatu ez diren argazki askorekin dator LP bikoitz hau.