entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-06-24

Obaba Fest-ek, Xabier Montoia, Oso Fan (Bassmatti), Perlak eta Las Tea Party disko jartzaileak bilduko ditu

Uztailaren 3an egingo da Donostiako Doka Kafe Antzokian

Obaba Festaren afixa. Obaba Festaren afixa.
Info7 irratiko Obabako Testiguak literatur irratsaioak antolatu du jaialdi hau.


Testiguek beraiek idatzitako oharra bere horretan doakizue jarraian, aski ongi islatzen baitute festaren mamia:

Zortzi arrazoi bururatzen zaizkigu gutxienez uztailaren 3an (osteguna) Donostiako Kafe Antzokian ospatuko den OBABA FEST! jaialdira gerturatzeko:

  1. Ez da poesia errezitaldirik izango.
  2. Ez da bertso musikaturik izango.
  3. Ez da bestelako ikuskizun hibridorik izango.
  4. Aldiz, etorkizunetako nobeletan fikzionatuko diren pasarteak trumilka izango dira.
  5. Danele Sarriugartek Erraiak eleberria sinatuko dio liburua eramaten duen edonori.
  6. Bernardo Atxaga euscoolen zerrendan sartuko da berriro.
  7. Jon Juaristi bertan izango da.
  8. ___________________________(idatzi hemen bururatzen zaizun beste edozein arrazoi).



  • Eta noski, musika taldeak apartak dira. Ikusi bestela:
OSO FAN (Girogio Bassmattiren proiektu berria, euskaraz).
Zer da Oso Fan?

XABIER MONTOIA

PERLAK

LAS TEA PARTY DJk
http://www.youtube.com/watch?v=aXUwKtIixBw

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.