entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2010-05-10

OJOS DE BRUJO ETA GOSE AURTENGO MUNDUMIRA JAIALDIAN (2010)

Aurtengo edizioaren kartela. Aurtengo edizioaren kartela.
Lotura erlazionatuak
Aurtengo edizioa maiatzaren 29 eta 30 egunetan ospatuko da Antzuolan, eta kultura ezberdinak ezagutu, Euskal Herriko Boulder txapelketa ikusi zein bestelako ekintzak burutzeaz gain, aukera izango da doinu ezberdinez gozatzeko.

Krisia dela eta aurten ospatuko ez zenaren arriskua bazen ere, azkenean seigarren urtez jarraian Euskal Herria aldizkariak eta Debagoienako Mankomunitateak elkarlanean antolatzen duten munduko kulturen festa egingo da. Egitarau zabala izango da ere aurtengoa.

Musikari dagokionez, beste behin ere antolatzaileek kartel polita osatu eta munduko txoko ezberdinetako doinuek presentzia izango dute Mundumira festan: larunbatean (29), Antzuola bertako Klakson taldearen rocka; runba Herrialde Katalanetako Rumba Bellarekin; punk abarduradun elektronika eta trikitixaren arteko fusioa ezagun egin duten Gose arrasatearrak; eta flamenkoa, hip-hopa, reggaea eta bestelako doinuak nahasten dituen Ojos de Brujo taldeak eskainiko duten kontzertuez gozatzeko parada izango da.
Eta igandean (30) berriz, reggaea eta Afrikako musika tradizionala nahasten dituen Thomso senegaldarra; jazza eta Beningo musika tradizionala oinarritzat dituen Gangb Brass Band; eta Tacumah Reggae Band euskaldunak izango ditugu oholtza gainean.

AURREKO EDIZIOETAN
Orotariko musika beraz, aurreko urteetan ospatutako edizioetan zabaldutako bidea jarraituz. Ideia bat egiteko, hona jaialdian parte hartu izan duten kartelburu batzuk, ospatutako herri zein urteari dagokionez: Arrasate (2005) Raul Paz kubatarra eta Gari; Oati (2006) Mal de Ojo gipuzkoarrak eta Amparanoia; Aretxabaleta (2007) Kiko Veneno; Bergara (2009) Boli Kostako Alpha Blondy eta Oreka TX eta Revolutionary Brothers euskaldunak; Eskoriatza (2009) Macaco kataluniarra, 17 hippi germaniarrak eta Bidasoaldeko Zura.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.